www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA BATGARREN EGUNA

Penitenziako Sakramentuaren gañean

 

        Gaxotzen zera eta bereala sendagille edo medikua deitzen dezu, eta bereala konfesatzen etzera? Zertan dago desberdintasun arrigarri au? Zuk animakoa baño gorputzeko osasuna geiagoan idukitzean. Eta baldiñ konfesatu gabe pekatuan hiltzen bazera? Zure patu gaiztokoa! Sekula guzirako galdua izango zera! Bizkitartean, konfesioa luzatuaz zoazen kreduan pekatua animan geiago eta geiago sustraituz dijoa, ori oitura eta zerezko gauza bezela egitera iritxi dedineraño. Geienez ere au Pazkoaz, edo festegun andietakoren batean konfesatzeko buruzpidea artzen dezu. Eta onela, salbatuko bazera, Pazkoaz edo pest-egunen batean zu hiltzea gauza bearra izango da.

        Zertako orren sarri konfesatu bear naiz, baldiñ konfesakizunik ezpadaukat? Ah guapoa! ez orrelakorik esan. Egun oro egiten ez dituzu pekatu ariñ edo benialak? Iñoiz ere eztezu ofenditu Jaungoikoa pekatuakgatik pagakizunik eztago? Purgatorioko suan pagatu bearko dezun ezer eztaukazu? Bada sarritan egindako konfesioakiñ oso paga zentzake bizitz onetan, edo beintzat atera zenzake zorren zati andi bat. Badateke eziñ eraman dezula mantxa bat arpegian, eta anima añ mantxatua eta itsustua dauzkazula, zerutar guzien aurrean jartzeaz lotsa ez izatea?

        Bearbada esango dezu: maiz konfesatzea zer dan progatu det, eta beti lena bera naiz. Baña eta ondo konfesatu zera? Baldiñ examiña, damu, propositu eta konfesioarekiñ oraindik pekatuan erorten bazera onelakorik egiten ezpadezu, zer izango da? Oh zeñ ondo kondenatu bat konfesatuko litzakean, zuri ematen zatzun denbora ematen baliote! Bear bada gerta liteke zuk ere konfesio on bat egiñ nai, eta eziñ egitea.

 

 

EJENPLOA

 

        Bururatzeaz beste.gabe Jaungoikoak txit aisa eta erraz kastiga litzakeala zure pekatuak, gerora begira egongo etziñake, konfesatzeko. 1611en urtean bizi zan Mejikun, (Auriem. t. 1, pag. 58) gazte bat, nor, Birjiña txit santaren kongregazio batera askotan joan oi bazan ere, lagun gaizto batzuek pekatu mortal bat egitera mugierazi zuten. Zeñ egun, ordu, eta zer lekutan lan gaizto hura egiñgo zuten, alkar aditu, eta pekatu hura egitera lagun aiekiñ zijoan. Baña begiaz joa zeukan, eta gazte au beretzat nai zuen Birjiñak mesede andi eta señalatu baten bidez pekatu egitetik libratu zuen, ara nola. Arpegi txit grabe eta errespeto andiko gizon bat (uste danez gazte aren guardako Aingerua) bidera irten, eta onek, beste gañerakoak ikusi gabe, beragana alderatu, eta esan zion: Eta kongregaziokoa zeralarik, gaiztakeri ori egitera zoaz? denbora berean kordea galduta, lurrera bota zuen kolpe andi bat bularrean emanaz. Lagunak lasterka beragana joan, lurrean zetzan lekutik altxa, bere onera erakarri, eta zer izan zuen, edo zer senti zuen, galdetu zioten. Lagun oiek, beste gauzatan burua bazeravilden ere, beren adiskidea zalako, gazte au eliza batera eraman zutern, eta konfesore bat an billatu, eta bertan utzi zuten. Gertakari guzia konfesoreari kontatu, eta negar goriak ixuriaz, konfesatu , eta biziera santu berri bat ordutik artu zuen. Esku bedeinkatua, kolpe bakar batez damu egiazkoa eman, pekatuan erortzetik libratu eta salbazioko bidera erakarri zuen eskua.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Arretaz eta kontuz begira zazu, ea gauza bearren bat zure konfesioetan palta ote zatzun, eta saia zaite ori zuzentzera.

 

 

ESKARIA

 

        Jainkozko graziaren Ama, erregu zazu gugatik.

 

aurrekoa hurrengoa