www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN EGUNA

Gaitzerako bide edo eskandaloaren gañean

 

        Gaitzerako bide edo eskandaloa pekatu txit pisu bat da, bada pekatu onen bidez ostutzen zaio anima guzien jabe Salbatzalleari anima bat, baña eriozko agonia, presondegi lotsagarria, burlak eta desonrak, tormentu izugarriak eramatea, bere odol guzia ixurtzea eta bere bizirañoko guzia galtzea kosta zitzaion anima bat ostutzen zaio. Eta zuk badezu Jaun oni anima ori kentzeko ausardiya? eta anima onentzat Jaunaren pasio eta eriotza alperrik izatekoa? Eta bere Biotz añ maitagarria estutzekoa? Onela demonioaren antzeko agiten zera, nor lenengo denboretatik animen hiltzalle izan zan, San Juanek dion bezela. Zu ere animen hiltzalle izan zera zere gazte denboretatik, esan-egiñ lizun loi lardats aiekiñ; keñu, begiratu eta eskari lotsagarri aiekiñ. Onela kendu diezu bizia anima gaitzgabeai! Zer saldukeria! Zer billaukeria!

        Gaitz-bide edo eskandaloa deritzan pekatua pekatuen azitegi bat da. Zure leiaren leiaz gazte ark egiñ zuen pekatua, zure pekatua da, eta geroz egiñ zituen guziak, eta zugandik ikasita egiñ zituen guziak ere zureak dira. Ark zugatik pekatu egiñ zuen, eta bereala besteen maisu egiñ zan pekatuaren egitean: bada oiek egiten dituzten pekatu guziak ere, nola zure lenengo gaitz-bide edo eskandalotik sortzen baitiran, zureak dira. Oh eta zer pekatua zere gañean daukazun!

        Gaitz-bide edo eskandaloko pekatua Jaungoikoarekiko zor guziz andia da. Gaitzerako bide ematen duenak, Jaungoiko berari gerra ematen diola, eta demonioaren banderapean jartzen dala, dio eta Jaungoikoaren gloria galtzen oni laguntzen dio. Pekatari nabarbena, zu zera zere moldakaitzkeriakiñ Jaungoikoaren sebitzurako dauden aldare eta elizak loitutzen dituzuna. Zu zera Jesukristori animak ostutzen diozkatzuna, anima oiek bere biotzetik atera eta demonioaren atzaparretan ipintzen dituzuna, oiei zeruetako erreinua galerazten diezuna. Eta beragatik, zugan dagoenez, kentzen diozkatzu zeruari bere irabaziak, galerazten diozkatzu Jaungoikoari bedeinkazio eta alabanzak, eta bere serbitzari leial izan bear lukeenak, oso galdu, eta ipintzen dituzu demonioaren morrontza gogorrean, infernua animaz bete dezazun, eta zeruetako Jaunaz birau izugarriak botatuaz, Jaun au madarika dezaten.

        Ezagutzen dezu orañ zere orrenbeste gaitz-bide eta eskandalorekiñ gañeratu dezun zor neurrigabea? Bada guzi orren damuz ere, baldiñ zere bizimodu on, eta konseju ongarriaz, eta beste zernai eratara, galdu dituzun ainbesteren ordañez anima bat bakarra irabazten badezu, uste dezazuke Jaungoikoa gozatuko zatzula. Zor guziaren alderako serbitzu añ laburra eskatzen du. Uzkur egongo zera zor ori añ erraz pagatzeko?

 

 

EJENPLOA

 

        Zure lagun urko edo projimoai gaitzerako bide eman badiezu, zoaz Mariagan, eta iritxiko dezu barkazioa, gaitzerako bide andia ematen zuen batek Aviñon deritzan erri andian iritxi zuen bezela. Birjiña guziz santaganako deboziotik besteakurrutiratzea, bera gaizto izateaz ez aseaz, ezpada besteak ere ala izan zitezen al guziaz saiatuaz, Maria txit santaren kongregazioetara joatetik atzeraeraziaz, eta kongregazio oien eta kongregaziokoen kontra aora zetorkion guzia esanaz; eta okerren zana, persona zarra zalako bere esanai askok fede eman, eta bere konseju galgarriak artzen zituztela. Gizon au gaitz gogor batek artu zuen; baña erioa ortzetan ikusten bazuen ere, beti bere bostean zegoen, eta damuaren iñolako señalerik ematen etzuen. Baña geroenean Mariaren Sortze edo Konzepzio garbiaren eguna iritxi zan, noiz eta kongregazioak pest hura solemnidade andiaz egiten zuten, eta bizkitartean, nolanai ere mariaren bitartekotasunez gaxoa bere egoera tristean, eta igaroko bizitza gaiztoan pensatzen asi, eta bere pensatzeko moduak bat-batean trukatu ziran, alatan nun, gauzak len ez bezela begietaratzen zitzaizkion. Onekiñ len ezertan etzeukan Kongregazioaren zuzenbidea zedukan Aita keitu, berari barkazioa eskatu, eta geroenean, arren kongregazioan ar zezala, erregutu zion. Aitak berealatik artu zuen, eta gizon au animako gaitz eta gorputzeko eritasunetik libre beñgoan ikusi zan, eta osasun ederrean, eta, sinistekoa danez, Jaungoikoaren grazian, oietik jeiki zan.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Saia zaite debozio eta modesti andiaz elizan egotera, nola ta etxean, kalean eta beste zernai lekutan, zere lagun urkoari eman ziñiozakean gaitzerako bidea nolerebait onela zuzentzeko.

 

 

ESKARIA

 

        Jauna libra nazazu nere eta besteen pekatuetatik.

 

aurrekoa hurrengoa