www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA AMARGARREN EGUNA

Doloretako Ama gurutzatuaren oñean

 

        Besteen artean iru ezpata txit zorrotzek Maria Donzellaren bular biguña, gurutzearen oñean igaro zuten.

        LENENGOA. Munduan izan eta izango diran semeen eder, maitagarri, garbi eta santuena galtzea, bi lapurren erdian gurutzean iltzeaz josia, odoldua eta bere edadearen lorean hilla, eta denbora berean, zuk, esker beltzeko pekataria, zugatik ixuri zan odol txit preziotsu aren balio neurrigabea, baño, betiko zere galera eta kondenazio naiago izanaz, erremedio añ garestiaz aprobetxatu naiko etzenduela, ikustea. Au esan al guziak baño dolore portitzago et iñolako pozgabeko Ama onen biotza batetik bestera igaro zuen ezpata zorrotza zan; dolore onek batetik bestera anima igarotzen zion, eta naigabe eta penaren indarrez beartzen zuen esatera: Ai eta pekatari galdubear triste arentzat alperrik ixuri dala nere Seme laztanaren odola!

        BIGARRENA. Odol preziotsu au kristau askorentzat alperrik ixurtzeaz gañera, beren erruz infernu gogorragoa izateko bide izango zitzaiela, ikustea. Dolore eta pena zeñ zorrotza au Ama añ errukitsu batentzat; gizarraza demonioaren atzaparretatik ateratzeko eman zan prezio eta balioak berak, gero ere bere seme eta alabak diran pekatari askoren kondenazioko sentenzia emateko, serbituko zuela, bere Jesus txit maitagarria zuretzat iñolako probetxu gabe galtzea, eta beronegatik, tormentu geiago eramaten ikustea! Oh Ama naigabez eta penez estutua! Nork poztu al zaitzakean!

        IRUGARRENA. Guziaz gañ kristauen esker beltz itsusia, eta askok erredenzioaren on eta mesede paregabea ezertan ez idukitzea, nolerebait eraman bazezakean ere zer esango degu beste askok on eta mesede orrez beraz añ gaizki usatuko zutela, ikusteaz? Nork aditzera eman lezake zenbateraño igo zan emen bere ansia larri tristea? Zerren baldiñ Jesukristo hill ezpalitz zugatik, egiaz añ kulpagarri izango etziñan; baña orañ zere uste eta esperanza bere odol preziotsuan ipiñita, konfianza zoro onez Bera ofenditzea, eta oraindik areago dana, askok egiten duten bezela, Bera utsean idukitzea, eta bere kontra botako zituzten añeneko eta blasfemi izugarriak begiratzea! Zeñ garratz eta gogorra tormentu au izango zitzaion Birjiña guziz santaren biotz biguñ samurrari! Eta zeñ biotz-gogorrak geran gu bere pena eta antsia tristeak mugitzen ezpagaituzte errukira eta negar egitera!

 

 

EJENPLOA

 

        Santa Brigidaren denboran bizi zan gizon aberats eta noble, bña oitura gladu eta galgarri guzietara emandako bat. (Auriem. t. 2. pag 182). Au azkeneko gaitzak artu zuen, eta guziaz ere eriotzerako prestatzean baño gutxiago ezertan pensatzen etzuen. Au jakiñ zuenean, Santa Brigida, bereala Jaungoikoari biziro eskatzen jarri zan, arren ere setan gogortua zegoen biotz hura biguñdu, eta bide onera erakar zezala, erregutuaz; eta ainbeste bider, eta alaingo leiaz urrikaltasunaren ateetan deitu zuen, non gero ere bere Majestade jaungoikozkoak itzegiñ zion, esanaz, gaxo hura damu eta penitenziara mugierazitzera sazerdote bat joan zedilla. Zelo andiko sazerdote bat iru aldiz alegiñ guziaz onetara saiatu zan; baña guzia alperrik, arik eta laugarrenean, Jaungoikoaren graziak lagunduta, oso damutu, eta biotza arras trukatzea iritxi zueneraño; baña alatan nun, eriak ojuka esan zuen: Irurogei ta amar utean konfesatu ez naiz; denbora guzi orretan demonioaren eskupean egon naiz, leialtasun guzia oni gordeaz, eta areago dana, berarekiñ tratabide estua idukiaz; baña orañ oso mudatua senti naiz, konfesioa eskatzen det, eta Jaungoikoak barkatuko didala uste det. Au esan ondoan, negar goriak ixuriaz egun artan bertan lau alditaraño konfesatu, bigaramonean elizakoak egiñ, eta beste sei egunen buruan hill zan. Begiak itxi ez al zitzaizkan, santa Brigidari Jesus agertu, eta Jaun onek esan zion: gizon aren anima purgatoriora joan zala, baña denbora luzea igaro gabe zeruan egongo zala. Santa eziñ geiagoraño arritua geratu zan, añ gaizki bizitu zan gizon bat gero ere grazian hiltzeaz, eta au nola gertatu zan, Jaunak agertu zion, esanaz: Jakizu, ene alaba, nere Amari zion debozioak itxi diozkala infernuko ateak, zerren berak ziñez eta benaz iñoiz ere bera maite ezpazuen ere, bere doloreai debozio zien, eta oriek bururatzen zitzaizkion guzian, edo orien izena aditzeaz beste gabe errukia agertzen zuen; orregatik arkitu du bere burua salbatzeko bidelasterra.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Gaurko naigabe, neke eta eramankizun guziak, Maria txit santari bere doloreen oroipenean ofrendatzea.

 

 

ESKARIA

 

        Nik zurekiñ negar egiñ dezadala, nere Ama.

 

aurrekoa hurrengoa