www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

AMASEIGARREN EGUNA

Zerurako bidearen gañean

 

        Zerura joateko bi bide bvakarrak daude; edo pekaturik ez egitea, edo ta penitenzia. Zer egiñ nuen nik pekatu gabe negoen egoera arrez? Seguru nezake, egoera au, bere balio neurrigabea ezagutu gabe, bere galeraz negar egiñ bage, eta iñolako damu gabe galdu nuela. Zer miñgarria añ laster, añ erraz, añ merke eta añ errukarri pekatu gabeko egoera gañtzea!

        Eta egiten det orañ nere pekatuen penitenzia? Baña zer diot penitenzia, baldiñ, bear bada, oraiñdik ondo konfesatu ere ezpaditut, eta konfesoreak ematen zidan penitenzirañokoa, zeñ eta ariña zan menturaz geiegizkotzat iduki badet?

        Eta betiko glorian sartu nai dezu? Zer bidetatik ara joan uste dezu? Nai edo ez pekatu gabeko bizieraren bidetik, edota penitenziarenetik joan bear dezu: baña pekatu gabekotik eziñ zoazke;penitenziarenetik nai eztezu: nola salbatu bear zera, bada?

        Ea, jarri nadiñ penitenzia egitera. Oraiñdaño jarri ezpanaiz, berealatik asitzera noa. Bide estu zuzenean sartu nai det; oraiñdik garaia da. Nork daki zenbat denbora munduan geratzen zadan? Bear bada txit laburra izango da: bada onekiñ irabazi badezaket zerua, gaur bertan penitenzia egiñaz nork edo zerk atzeratzen nau? Zergatik ori egiten eztet?

 

 

EJENPLOA

 

        Mariaren debozioa uzten duena, zeruko bidetik zearkatzen da. Lenengo urteetatik Mariaren deboto izan, eta guzia biziera galdu eta lotsagabe batera eman zan gazte bat peligro añ guzizkoan jarri zan. (Auriem t. 1, pag 23

        Gau batez amets txit triste eta bildurgarriak egiñ ondoan, esnaur, eta eziñ beregandik botarik begitazio hilgarri aiek, oietik jeiki, eta aiek burutik kentzeagatik, zorakeriak zekaizkien liburu bat irakurten jarri zan. Eseri ez al zan, ematen dute kolpe andi bat atean, geratzen da atea dan ainbat zabal; eta ikusten du zentoi edo gigante baten gisako emakume izugarri bat, begietatik sua zeriola, eta esku-oñetan larrabere gaiztoen gisako azkazalakiñ beregana sartzen. Gaztea burutik oñetarañoko ikarak emanta, an dijoa lasterka zoko batera, arren lagun zegiola, Birjiña txit santari eskatuaz. Alperrik (itxura hura artu zuen demonioak esan zion) alperrik deitzen diok len utzi uenari, bada Berak ere utzia auka. Nerea aiz, eta nere eskupean ago onelako eta alako pekatu egiñ ituelako, (eta ziran guziak bat banaka zearo esan ziozkan), orañ nerekiñ etorriko aiz. Gazte tristeari gorputz guzitik izerdi otza zerion, eta Ama Birjiñaren kongregazioan egiñ oi dan promesa al zuen bezela, bertan egiñ, eta biziera berri on bat egiñgo zuela agindu zuen; au egiñ zuen bezela, bere gelako leioa zabaltzen, eta errespeto andiko Etxeandre bat arpegi estaliaz andik sartzen ikusi zuen, eta hura ikusi zuen bezela, etsaiak ango aldiak egiñ zituen. Orduan Andre miragarri ark gazteari itzegiñ zion onela: Arrisku eta perill andian egon zera; baña arnas ar ezazu; Zoaz konfesatzera, zere debozioai berriro ekiñ zaiezu, eta biziera berria asi zazu. Goizean goiz-asko etxetik irten, eta kongregazioari zuzenbidea ematen zion apaiza topatzera lasterka joan zan. Itxura añ galdukoa zijoan, nun obi edo zulotik irtena zirudien, baña berak kontatu zuena, eta demonioak gelan itsatsi zion kirats ustel nazkagarria gertakari aren agiri segurua izan ziran; gazteak lanari ekiñ eta atzera itzultzea zeñ kaltarkitsua dan, orduan ezagutu zuen.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Begira Birjiña Maria maitagarriaganako debozioan epeldu ote zeran, eta onela gertatu bazatzu, biur zaite debozio oni len baño biziroago ekitera.

 

 

ESKARIA

 

        Zere ondoren eraman nazazu, Ama guziz biguña.

 

aurrekoa hurrengoa