www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA SEIGARREN EGUNA

Aurtxo Jesusen gañean pensatzeko bidea

 

        Begira ondo Aurtxo jaungoikozko aren pobreza. Guzia palta zaio. Palta zaio etxea, eta estalpe txar batera baztertu bearra du. Palta zaio oia, eta ganbela batean, lasto pixka baten gañean etzan bearra du. Palta zaio beroa, eta bi aberek beren arnasaz berotu bear dute. Jesus añ beartsu eta pobre, eta ni guzia ugari eta naierara idukitzeko zalez eta deseoz igartzen!

        Begira gero bere eramankizun gogorrak. Gorputz añ biguñ eta sentikor batek zer otz gogorra sentituko etzuen urtemuga añ gogorrean? Zeñ narrugorrian zegoen ganbela triste artan etzanta? Eta guziaz ere esparik agertzen eztu, eta ezer sentitzen duelakorik aditzera ematen eztu; eta nik atsegiñ-kontentuen alaingo eresia?

        Azkenik, begira bere umillatzea. Nola Jaiotzen da Jaun au? Gaueko ixiltasunean, eta iñork gutxien ezagutuko zuen leku batean. Nork serbitzen du Jaun au? Serbitzaririk eztauka: bakarrik bere Aita eta Ama dira laguntzen diotenak. Nori ematen zaio ezagutzera? Arzai triste ezjakiñ batzuei. Zer itxuratan sartzen da munduan? Gau batez bederik iñork bere etxean karidadez artu nai eztuen eskale baten itxuran. Badateke? Jesus añ umill eta ni añ arro, puztu eta guztiak burua makurtzearen zalez nagoena izatea!

        Atoz, kristaua, Salbatzallearen zulo triste onetara, juzkatua izan zaitean; estrabi arrek eta lasto aiek eziñ eman lezakee ontzat zure biziera.

 

 

EJENPLOA

 

        Zazpi urteko neska txiki bat, (Auriem. t. 1, pag 131) Jesusen edertasun eta grazi zoragarriak adituta, Bera ikusteko zale eta deseotan irazeki zan. Gaxoak al zuen moduan Maria txit santari eskatzen zion, arren ere beñ bederik aurtxo Jesus erakusteaz mesede egiñ zegiola: baña nola berak eskatzen zuen mesedea txit banaketako eta oi ez bezelakoa baizan, berealakoan aditua izan etzan.

Eskari au egiñaz aurrera zazpi urtean joan zan, denbora berean bere biotza eritu zion Esposo jaungoikozkoaren amodiozko aktoak egiñaz. Amodiozko eridak, Gurutzeko san Juanek esan oi zuen bezela, maitearen aurrean ezpada artzen eztira, aur au, beti Mariaren ateetan deika zegoen; bere animak alaingo egarri biziaz deseo zuen Aurtxo Jesus ikustearen on eta mesede paregabea artzeko. Geroenean Eguerri gau batez zori oneko suerte au izan zuen, bada, bere oratorioan orazio irazekian, zale eta deseo onetan beregandik irtena bezela zegoela, Ama bedeinkatua Aurtxoa besoetan zuela ikusi, eta aditu zion, berari esaten: Ea, ene alaba, ar zazu, eta berarekiñ gozarotu eta erregala zaite. Suerte oneko donzellak bere hura artu, eta besoetan zedukala, aurrak galdetu zion, ea bera maite zuen. Bai, Jauna, biziro maite zaitut, eranzun zion. Zenbat ordea? Jesusek esan zion. Nere burua baño geiago, neskatxak eranzun zion. Egi egiaz maite nazu? Aur bedeinkatuak ostera esan zion. Nere anima baño maiteago zaitut, eranzun zion. Berriz ere Aurrak galdetu zion: Zenbat maite nazu? Orduan neskatxak deadarka esan zuen: Jauna, nik eztakit zer esan: nere biotzak itzegiñ beza. Amorio añ irazeki baten indarra eziñ geiago sufritu al izan zuen, eta suerte añ oneko ikuskari hura ezkero geiago eziñ bizi zitekean; eta ala, amodioaren indarrak bularra idiki, eta ber anima Mariaren eskuetan eman zuen, eta Aingeruen musika zoragarrien artean eta Aurtxo Jesus eta bere Ama laztana lagun zituela, berakiñ zerura eraman zuten.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Kartak, edo zernai paper eskribitzera zoazenean, itz guziz eztitsu oiek asieran ipintzeko oitura ederra ar zazu, au da: Bizi bedi Jesus, bizi bedi Maria, edota lan guzien asieran itz berak esatekoa, ere lan eta joan-etorri guzietan beren laguntza eskatuaz.

 

 

ESKARIA

 

        Eta munduko deserri onen ondoren ikus erazi zaguzu zure sabeleko frutu bedeinkatua.

 

aurrekoa hurrengoa