www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA ZORTZIGARREN EGUNA

Jesukristok eremuan eman zizkigun ikasbide edo ejenploen gañean

 

        Salbatzalleak bakar bakarrik eremura joanaz, bakarreko eta ezkutuko biziera maite izaten erakusten digu. Bera lausenga zezakean ezeren, bera engaña zezakean lagunen, bera gaizto zezakean izketen, eta bera erori erazi edo berenganatu zezakeen kreaturen bildurrik iñon ere etzeukan; eta guziaz ere munduko iskanbillatik aldegiñ, eta eremura baztertu zan. Eta nik, añ ergel eta erorkorra naizelarik, txoratua geratzeko begiratu bat asko zadalarik, iñolako begiramentu gabe beti jende artean sartu eta kreaturakiko itzketa eta tratabidea billatzen det.

        Salbatzalleak eramuan barau gogor batekiñ aragia nekatzen edo mortifikatzen erakusten dit. Beste zertarako egon bear zuen berrogei egunean beren gauakiñ aoan ezer sartu gabe, lur otzaren gañean lo egiñaz, eta larrabereen artean biziaz, bere aragia guzian espirituaren agiñdura zegoen, eta bere Majestadeak iñolako pekaturik eziñ egiñ zezakean ezkero? Baña, ai, eta zer desberdintasuna, garbitasuna bera dan Jaunaren, eta ni bezela pekatuan sortua, pekatura makurtua, eta, bear bada, orañ bertan pekatuan dagoen kreatura onbear triste baten artean? Berak berrogei eguneko barau gogorra egiten du, eta nik ozta eta eziñ bestez ateratzen ditut Eliz Ama santak agiñtzen dizkidan barauak. Edo beintzat bilatzen ditut oriek zerbait arintzeko apukoak.

        Salbatzalleak eremuan beti orazioan egonaz, lan santu au zeñ askoan iduki bear dedan, erakusten dit. Baña gure Jauna zeren bear zan? Ez graziaren, zerren ori eziñ galdu zezakean; ezx birtutearen, zerren birtute guziaz gañez egiteraño betea zegoen; ez jakiñtasunaren, zerren Jaun au Aitaren jakiñduria bera dan. Ni, ni naiz bear eta premiz betea. Eta guziaz ere, zer miñgarria! nere orazioak txit laburrak dira, alde-aldean bortxaz bezela egiñak; beti oarkabetua egonaz eta iñolako bildutasun eta debozio gabe.

 

 

EJENPLOA

 

        Txit atsegiñ zaio Maria guziz santari bere onran, edo on eta mesedeak berari eskatzeko egiten zaion orazioa; eta agitz atsegiñago zaio denbora berean guk gere aragi lotsagabea nekaerazi edo mortifikatzea. Zerdeñan amabi urteko donzellatxo bat bizi zan, eta Mariari jaiera andia zion bere amak, egun oro Errosario santua errezatu eta larunbatean barau egiñ zezala, biziro enkargatzen zuen. Errezatzeari zegokionez, amari obeditu zion; ez ordea barauari zegokionez. Ama leiatzen zitzaion, esanaz, astean egun batez barautzea gauz andia etzala; baña alaba ukatzen zan ori egitera, beste askok egiñ oi duten bezela, nai etzuela, esan bear zukean lekuan eziñ zuelako apukoa emanaz; arik eta gau batez, lo zetzala, ber izenaz deitzen ziotela, aditu, esnatu, eta ikusi zueneraño nola Birjiña txit santak itzegiten zion, esanaz: Larunbateko baraua atera zazu, zure amak konsejatzen zaituen bezela, eta ori egiten badezu nik lagunduko dizut zere premi orduetan. Itz oiek adituta, bereala oietik irten, eta gau guzia asmo eta propositu santuak egiten igaro zuen; bere barauari asiera eman zion, eta orren ondoreak argi eta garbi agertu zuten berak ikusi zuena engañu eta irudipena etzala, zerren usadio santu au ogeita amau urtean gorderik, gertatu zitzaizkion bear eta premi guzietan Birjiña txit santaren esku eta laguntza progatu zituen. (Auriem. t. 1. pag 204)

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Alik bakarren eta bilduen bizitzea, eta isillik egotea, batez ere elizan, eskolan eta bakoitzak bere egiñkizunetan.

 

 

ESKARIA

 

        Ipintzu, oh Ama laztana, nere ezpañak isill idukiko dituen zaitzalle bat.

 

aurrekoa hurrengoa