www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN EGUNA

Betiko Salbazioaren gañean

 

        Nere burua salbatzeko nago munduan; aditzen dezu anima kristaua? Jostatzeko, apañtzeko, deskansatzeko, eta agitz gutxiago pekatu egiteko, etzaude munduan; zere burua salbatzeko bakarrik zaude mundu onetan. Zer baliok lizuke mundu guzia irabazteak, baldiñ geroenean galtzen badezu anima? Errege, Enperadore, filosofo eta jakintsu andiak, zer serbitzen dizute orañ zuen esku eta aginte eta jakite andiak, baldiñ zeron anima salbatzen jakiñ ezpadezute?

        Baña salbazioaren joan-etorri au segurua ezta. Animaren salbazioa urreaz irabazten ezta, nork bere buruari uko egiñaz, irabazten da, pekatu mortal bakar bategatik galtzen dan bezela. Gañera, bat salbatzeko noizbait gaitzgabe eta santu izatea asko ezta, gauza bearra da eriotzeraño onean edo Jaungoikoaren garazian irautea. Zer segurantza daukat, bada, nik, nere anima salbatzeko? Igaroko nere bizia pekatuzko kate luze bat izan da; orañgo nere bizia leize ondogabe bat da, etorkizun zadan bizia zer izango ote da?

        Azkenik, joan-etorri au beñ galdu ezkero, erremediogabea da. Auzi bat galtzen badet, osasuna galtzen bazat, erremedioren bat arki nezake; baña bakarrik beñ galtzen badet anima, arreakero sekulen sekuletan erremediorik eztago. Esku bat ebakitzen badidate, geratzen zat bestea; oñ bat ebakitzen badidate, geratzen zat bestea; begi bat ateratzen badidate, geratzen zat bestea; baña anima bat bakarra da, edo bakarrik salbatua edota bakarrik kondenatua. Eta añ gutxi gogoratzen zat nere salbazioa, edo obeto esateko, salbatuko naizelako segurantza osoan nago? Sosegu osoan bizi naiz, eta orañ hiltzen banitz salbatuko nitzakean eztakit!

 

 

EJENPLOA

 

        Maria guziz Santak bere debotoai animako osasuna iristea, arritzekoa ezta; baña Ama maite au bururatzen ere etzauonarekiñ au egitea, onek argi eta garbi agertzen du bere errai biguñen onginai eta amodioa. Egi au txit ondo progatu zuen Esquilio zeritzan gaztetxoak. Gazte au oraindik bere amabi urteetara iritxi baño len gaizki bizi zan; baña nola Jaungoikoak beretzat nai baizuen, gaitz andi bat bialdu zion, ainbesterañokoa, nun, guziak etsitzat utzi, eta puntu batetik bestera erioaren begira zegoen, eta orra non txar aldi batean kordegabetu, eta an zeudenak hill zala uste zutenean, su eta garrez betetako leku izugarri batean bere burua ikusi, eta andik iges zijoala, zeruko Santu asko inguruan zituela, Aingeruen Erregiña zegoen sala eder batera iritxi zan. Esquilo bereala beraren oñetan auzpeztu zan; baña Ama maiteak bekolko illunaz beregandik bota zuen, ostera sugar oietara eraman zezatela, aginduaz; ditxagabea berriz Santu aiei deika asi zan, eta Ama errukitsuak oiei esan zien: Gazte hura gaizto bigurri bat zala, eta sekulan Ave Maria bat ark errezatu etziola. Santuak ostera gazteagatik erregutu zioten, onduko zala esanaz. Bizkitartean Esquilok, laborriak artuta, ondu, eta oso deboziora eman, eta bere bizi guzian Ama maite au serbituko zuela, agindu zuen. Orduan Birjiña guzeiz Santak aurrena zorrotz itzegiñ. lengo utsegiñak penitenziaz garbitu, eta agindu ziona bete edo kunplitzera animatu zuen, sugarretara botatzeko agindea onekiñ desegiñaz. Onetan Esquilio bere onera etorri, eta bere gaitzetik oso sendatu, eta San Bernardoren erlijioan sartu eta batez ere Mariaren serbitzura eman zan; eta gero ainbesteraño birtutean aurreratu zan, nun santu izateraño igo zan, eta orañ Ama amoriotsu onen gloriak kantatzen zeruan dago.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Maria guziz santaren imajiñen bati agur onak egiñ, eta amimaren salbazioa iritxi degiola biziro erregutzea.

 

 

ESKARIA

 

        Salba nazazu, Ama laztana, salba nazazu.

 

aurrekoa hurrengoa