www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN EGUNA

Gure animaren anditasun eta garaitasunaren gañean pensatzeko bidea

 

        Nere anima, begira jatorrizko zure nobleziaren aldetik zeñ preziatua zeran. Noren eskuetatik irten zera? Jaungoikoarenetatik. Noren antz-irudira egiña zera? Jaungoikoarenera. Au gauzak diran baño geiago esate bat ezta, itzegiteko modu bat ezta, fedeko egia bat da. Eta zuk zere noblezia askoan idukitzetik urruti galtzen dezu pekatuaren bidez antz-irudi añ ederra, demoniuo izugarri baten artzeko!

        Begira gañera zeñ preziotsua zeran zu erostea Jaungoikoaren Semeari añ garesti kosta zitzaion aldetik. Anima nerea, galdua zeunden, eta sekula guzirako galdua. Nork demonioaren eskupetik atera zinduen? Zeruko zure Aitak. Eta zu andik ateratzeko zer eman zuen? Urrea, zillarra, edo arri preziotsuak? Ah, asko geiago, paregabe geiago. Bere odola eta bizia eman zituen. Eta zuk, ezeri eztagokiola, burutazio txar edo bereala aitzen dan atsegiñ-kontentu lizun bategatik alperrik galtzen dezu ainbeste kostatzen dan bizitza bat, bizitza añ preziotsu bat!

        Begira, azkenik, zeñ preziotsua zeran zure azken fiñaren anditasun eta doatsutasunaren aldetik; alabaña mundu guziko erregeen Erregearen alaba, bere jarlekuaren ondoan esertzeko, eta Berarekiñ batera erreinatzeko egiña zera. Erregeren alaba, egunen batean koroatua izango dana, nolako kontu eta arretaz azitzen dan bere aitaren jauregian! Eta zu, nere anima, zeruaren jabegaia, nun zaude, nun bizi zera? Oh ene Jaungoikoa! Lokatzean, abere beltza bezela. Eta lotsa etzera? Zerurako deretx eta eskabidea Jaungoikoak kendu degizun bildur etzera?

 

 

EJENPLOA

 

        Birjiña txit santak eziñ eraman du berari agindua dagokion gauza batek pekaturako serbitzea. Nola begi onez ikusi lezake bere Seme jaungoikozkoaren odolaz erositako anima bat pekatuz loitua? Sevillako kofradia bateko sekretario batek kongregazioko lagun guzien izenak, kongregazioan sartzen ziranen agiriak, eta bere beargaiko gauza guziak eskribitzeko sedazko eta zillarrezko luma txit eder eta preziatu bat egiñ zuen: Kongregazio bereko gazte bat luma hura ikusi, eta aren zale eta egarri bizian sartu zan, eta txularte batean eskuak egotzi ziozkan; baña lan hura txit garesti irten zitzaion; ez ainbeste egiñ zuen lapurretiagatik, nola ta luma arrez egiñ zituen lanakgatik. Gazte onek emakume nabarmen batekiñ tratabidea zedukan, eta oni eskribitzeko ustean, luma hura artu zuen; eskribitzen asi ez al zan, nork ematen zion ikusigabe belarrondoko portitz bat artu zuen; baña adituaz itz oek: Eta oraindik badezu, gaiztotzarra, nere serbitzurako artua dagoen gauza bat loitutzeko ausardia? Batetango kolpe, eta itz-ots bildurgarri aiekiñ onbear tristea kordegabe erori zan; ezkutuko indar batek eskutik luma kendu zion, eta bere onera zanean, bere utsegitea ezagutu, umiltasun andiaz barkazioa eskatu, eta ontzeko asmo sendo eragillea egiñ zuen. Guziaz ere señalea kendu etzitzaion, alabaña egun luzeetan matralla ubeldua erabilli zuen, nola ta beatzen markak, lurreko eskuaz egiña etzala, ezagu zezan;

eta berak gertakari hura ixillik gorde nai bazezakean ere, bere arpegiak argi eta garbi agertzen zion. Obeto izango zitzaiokean luma arrez Mariaren izena eskribitzea. Santu askok egiñ oi zuten bezela.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Konzienziako bazterrak ongi begiratu, eta ikusi, eta baldiñ pekatu larri edo mortalen bat egiñ dezula, arkitzen badezu, bereala kongesatzea, eta ezperen lengo bizi guzikoak gorrotatzea.

 

 

ESKARIA

 

        Gorputzaren salbazioaren gañean.

 

aurrekoa hurrengoa