www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN EGUNA

Pekatuaren gaitz ondore edo penen gañean

 

        Txarkeria egiñ zaion gizon batek txarkeri hura ordaiñdu nai duenean, askotan eziñ oi du; baña Jaungoikoarekiñ onela ezta: Berak nai badu, kastiga lezake pekatua, eta ordañ litzake bere etsaiak. Kendu lizaizkigu osasuna, ondasunak, gure gurasoak edo bizia. Berak nai badu, puntu batean egiñ lezake guzi au. Pekatu mortalean dagoena kastiga lezake espirituko eriotzaz. Berak onela egiñ nai badu, nork galerazi lizaioke? Eta zuk, patu gaiztoko orrek, badakizu zer dan puntu onen gañean Jaungoikoaren borondatea? Ez alafede. Bada ori ezpadakizu, nola dezu pekatu egiteko eta sosegu osoaz pekatuan lo egiteko ausardia?

        Orañ ondo; jakiñ bear dezu Jaungoikoak kastigatu nai zaituela. Pekatu egiñ badezu, seguru egon zaite Jaungoikoak ordaiñduko zaituelakoan. Edo penitenzia edo infernua. Adan eta Evak barkazioa iritxi zuten, eta salbatu ziran; baña beren pekatuaren denborazko pena edo gaitz-ondoreak oraindik badirau. Zuk diozu: pekatu bat gora-bera, gutxi dijoa. Zoro andia! kastigu bat geiago edo gutxiago izatean ezer ez dijoakizu?

        Mundu onetan ere Jaungoikoak kastigatzen du pekatua. Gaitzaldiak, familien ondamendi eta ez bearrak, leku on galdu hura, esperanza eder utseman aiek, jaso zizuten gezurrezko asmazioa, barrunda dituzun tentazio añ portitz eta gogaitkarri oriek, zer besterik dira ezpada pekatuaren zigorrada edo kastiguak, zuk, itsu zaudelako, au ezagutzen ezpadezu ere? Eta baldiñ suertez zure zale eta deseo eragabeak asetzea iñoiz edo berriz koitutzen badezu , eta zure joan-etorriak naierara badijoazkitzu, jakiñaren gañean egon zaite, au kastigu andiago eta bildurgarriagoa dala, zeren orrek zere biziera gaiztoan irauteko eta pekatuen gañean pekatuak egiteko, eta betiko surtarako egurra montoitzeko bidetzat serbitzen dizun. Edota, bear bada, konzienziaren imurtzirik sentitzen eztezu eta Jaungoiko aserretuaren bildur etzera? Ai zure errukarria! bada bere bekokiaren gañean neketan bezela dago bere gogortasun buzia. Mariaren esku eta balimentuaren bear munduan iñor bada, ori zu zera.

 

 

EJENPLOA

 

        Jaungoikoak oraindaño kastigatu ezpazaitu, ori Mariaren bitartekotzagatik izan dala, uste bear dezu; zure patu gaiztokoa, baldiñ berealatik ontzen ezpazera! Birjiña txit santari zenbait debozio egiten baziozkan ere galgarri edo oitura gaiztoen eingirañ begietaraño sartua zegoen zaldun gazte noble bat Toledoko probinzian bizi zan. Jaungoikoa onen gaiztakeriak geiago eziñ eramanik, oriek kastigatzeko, eta beñgoan mundutik ateratzeko, erioari bere eskubidea emateko zorian zegoen, bizitza santua zeraman persona batek ikusi zuen bezela; baña persona onek berak ikusi zuen ere, nola Birjiña txit sagraduak bere erreguak bitartean ipiñi, eta bere Seme jaungoikozkoak eranzun zion: Zure amorez ematen diot ogeita amar eguneko epea, penitenzia egiteko; baña baldiñ au egiñgabe igarotzen bazaizka oriek, erremediogabe kunplituko da sentenzia. (Aurium. T. 2. pag. 14) Persona birtutekoi onek, onginai eta karidadeak mugituta, agertu zion Sazerdote bati ikuskari au, onek zalduna kontuan ipiñi zezan: bereala ipiñi zuen, eta bere arrazoi on eta indartsuen bidez zaldun hura konfesatzea iritxi, eta biziera on berri bat egiteko asmoan utzi zuen; baña alperrik, zerren andik laster ostera pekatuan erori zan. Egia da, berriz oitura galdua utziko zuela,aginduaz; baña au egitetik urruti, bere bizioen zingiran len baño barruago sartu zan. Arrezkero konfesoreagandik igeska zebillen, eta egun batez konfesoreak gazte au suertez kalean topatu, eta onek arpegi musiñ eta era moldakaitz batean esan zion: Aita, bere bidean aurrera bijoa, nerekiñ ikuskuzunik eztaukata. Gero ere etortzen da ogeita amar egunak betetzen ziran gaua gazteak zeruko gaztigua ezertan artugabe, iñoiz ere baño zabaltasun andigoaz bere egoera tristean ziraun; eta orra non gauerdi aldean oñaze miñ zorrotzakiñ esnatu zan. Aren deadar eta ojuetara etxekoak lasterka joan, eta itoka konfesorearen billa dijoaz; etortzen da au, baña Maria guziz santaren anparo eta estalpean bere uste eta konfianza ipiñi zitzala onek egiñal guziaz beñ eta berriz esanarren guzia alperrik izan zan; galdu bear tristeak deadar andi bat egiñaz Ai eta biotza batetik bestera igaro didate, esan, eta azken arnasa eman zuen.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Ordu laurden batez Mariaren imajiña baten aurrean belauniko egotea, Jaungoikoaren aserretik gorde gaitzala, berari erregutuaz.

 

 

ESKARIA

 

        Ene Ama, erregu zazu nigatik.

 

aurrekoa hurrengoa