www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

BOSGARREN EGUNA

Denboraren gañean pensatzeko gaia

 

        Igarotzen da denbora, eta denborarekiñ ni ere igaroaz noa. Amabost, ogei, ogeita amar, berrogei, urte joan dira, eta oriek berriz etorriko eztira. Eta beste zenbat geratzen zaizkit? Ori nik eztakit; baña gutxi dirala, badakit. Laburra da denbora; Neronek esan oi det, izpirik sentitugabe egan dijoala denbora. Baña eternidadearen parean ipiñita guziz laburra ezezik, utsa bezela da denbora.

        Denbora laburra eta denbora preziatua, zerren denbora txit labur onetan betiko zorion eta ditxa irabazi genzakean. Ondo emandako puntu edo une batek, gloriaren malla bat geiago geitu legiket. Nere animaren kontuak zuzentzen ondo emandako ordu-erdi batek etsaiaren lazoetatik atera, eta Jaungoikoaren eskuetan ipiñi lezake nere anima Oraziora, Meza entzutera, liburu on bat irakurtera, eman nezakean denbora apur batek pekatutik urrutira nezake, eta salbazioa segurutu lizaket.

        Denbora laburra, eta denbora bildurgarria. Puntu eta instante guzietan pedatu egiñ nezake, hill niteke eta kondena niteke. Nere galdubear tristea, alabaña denbora añ laburrean santu egiñ nitekean, eta oraindik pekatari andi bat naiz! Denbora guzia zorakerietan, aurkerietan, jostaketan eta pekatuan galdu det! zer frutu eta irabazi atera det?

        Aurrerontzean denbora obeto emateko buruzpidea ziñez eta benaz artzen ezpadet, etorriko da eguna, noiz eta Jaungoikoari ordu bete eskatuko diodan, len galdutako denbora erremediatzeko, eta ordu au sekulan iritxiko ezta.

 

 

EJENPLOA

 

        Oh Mariaren onran emandako denbora apur batek zenbat balio duen! Bi eskolau gazte, eskolarik etzuten egun batean Italiako Poderitzan ibai andira joan, eta txalupatxo batean sartu ziran. Beretako batek besteari esan zion: orañ beste lanik eztaukagun eta naierara jostatu geran ezkero, gure kongregazioko erreglak agintzen digun bezela, Birjiña Santaren Eliz-errezoa erreza zagun. Erreglak orretara beartzen ez gaitu, eranzun zion lagunak; gaur eskolatik libre geran ezkero, nai ainbat jostatu nai det, errezatzeko gogorik eztaukat; baña guzi orrez ere bestea bakarrik errezatzen asi zan. Onetan zeudela, eguraldia illundu, eta ujol andi bat beñgoan etorri zan; gazte aiek txalupa erabiltzen trebeak ez izanik, eta ujolaren indar biziari eziñ eutsirik, eziñ lurrera baztertu al izan ziran, eta txalupatxoa irauli eta biak urtan arkitu ziran; biak Birjiña santari deika asi zitzaizkan, eta Ama maitea bereala etorri zitzaien; eta errezatzen ziarduna eskutik artu, eta estura larri artatik atera zuen. Bestea ere ori bera egiñgo ziolakoan zegoen; baña Ama laztanak beraganontz itzuli, eta esan zion: Zu etzeuden ni onratzera beartua, ezta ni ere zuri laguntzera. Seguruan zegoen lagunak guzi au ikusten eta aditzen zuen, bere ongilleari esker gozoak aspertugabe emanan, mesede añ señalatuagatik bere bizi guzian Maria onratuaz, eta onetara beartua zegoela, ezagutuaz: zeruko Erregiñak daukan esku eta ontasun andia txit argi eta garbi agertzen duen gertakaria, nola ta debozioaren ordañsaria.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Birjiña txit Santaren Eliz-errezoa, edo bere Kofradietan usatzen diran orazioetako zenbait errezatzea.

 

 

ESKARIA

 

        Ama maitea, iritxi zaguzu bizitza garbi eta gaitzgabea, eta bide zuzen eta segurua.

 

aurrekoa hurrengoa