www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN EGUNA

Pekatuaren gañean pensabidea

 

        Begira ondo, oraingotz pekatu larri edo mortalen bat egiñ ote dezun. Baldiñ zuretzat zori gaiztoan, egiñ badezu, zer egiñ dezun badakizu? Zere Jaun eta Jaungoikoaren, Egille, Erredimitzalle eta Ongillearen gloria ezereztu eta utsera biurtzera egiñal guziaz saiatzea, ber on eta mesedeai esker beltz itsusiaz eranzutea; lotsagabekeri andiaz berari obedientzia galtzea, bere kontra jeikitzea, grazia galtzea, Bera Aita dezula , ukatzea, egiñ dituzun lan edo obra on guziak galtzea, zerurako deretx eta artupide guzietatik soildua geratzea, eta, azkenik, zerutik bota eta infernuan ondatua izatea. Ezbear eta galera andiagorik badateke?

        Eta baldiñ oraindik pekatu mortalean badirauzu, ai zure galdubear tristea! Jaungoikoa etsai dezu, eta demonioaren eskupeko zera. Nola dezu farregiteko, jostatzeko, seguranz osoaz lo egiteko bekokia? Eztezu ikusten, baldiñ Jaungoikoa zuri sufritzez aspertzen bada puntu batean hill eta kondena zaitzakeala? pekatu bakar bategatik millaka aingeru infernuan ondatu ziran, eta, zu ainbeste egiñ dituzularik, segurutzat zaude? Oh itsumen negargarria!

        Baña pekatuan ezpazaude ere, erorteko arrisku eta perrill andian gaude guziok. Tentazio gogor batek, edo ustegabeko beste perillen batek gutxien uste degunean amill gaitzake. Aingeruak zeruan pekatu egiñ zuen, Adanek paradisoan eta Judasek Jesukristoren eskolan; bada zu ere, naiz aingeru bat, naiz garbi eta gaitz gabe bat, naiz apostolu bat izan zaiteala, puntu batean gera zindezke demonioaren uztarpe gogorrean. Ikara zaite, bada, peligro añ guzizkoaz.

 

 

EJENPLOA

 

        Pekatu egitetik libratu nai duena, Mariaren deboto biguñ eta egiazko izan bedi. Oi ez bezelako eta arrigarria da Ama laztanak Mesinako gazte bat pekatutik libratu zuen modua. (Auviem, t. 2 pag. 60) Gazte onek, Kongregazioan sartua zegoela, Ama laztana animako garbitasu txitezkoaz onratzen zuen; baña suertaldi batean txit gutxik egiñ zuen, garbitasun au ez galtzea. Emakume nabarben bat gazte hura pekatura beartzera demonioak mugierazi, eta egun batez mutill gazte onekiñ bakarrean topo egiñ, eta bere asmo biurria betetzeko eman zion eraso-aldia portitza izan zan. Estura larri onetan mutill gazteak Birjiña guziz garbiagana bere biotza jaso, eta bere esku eta laguntza samurtasunik andienaz eskatu zion, itz banaka oiez: Ene Ama maitea, arren lagun zadazu; eta suertaldi onetan ez nazu utzi. Bere erreguaren indar eragillea bereala progaru zuen, zerren emakume hura oso itsustua, eta mostru izugarri, edo infernutik irtendako demonio baten gisakoa, arpegi bildurgarriarekiñ eta illen lekuan suge izugarriakiñ beñgoan begietaratu zitzaion, alatan non berari begiratzeak ezurretarañoko dardarara ematen zion. Bereala tentazioa kea bezela desegiten barrundatu, emakume gaizto ari bere lotsagabekeria arpegian eman, eta bere edadekoak errukarri galdu oi diran lekuan biktori andiarekiñ irten zan.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Tentazioren bat barrunda danean, gauza txit ona da errosarioari muñegitea, zerren, bere errosario santuari muñegiten zaion garaian Maria gogoan jo dezakean zerbait egitea, eziñ datekeana dan.

 

 

ESKARIA

 

        Libra nazazu, Jauna, pekatu mortaletik.

 

aurrekoa hurrengoa