www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN EGUNA

Gorputzaren salbazioaren gañean

 

        Zergatik pekatu egiten dezu? Zere aragiari atsegiñ kontentua emateagatik. Ah zoroa! Etzera konturatzen onela gorrotatzen, galtzen eta ondatzen dezula aragi au? Baldiñ anima galtzen badezu bear bada salbatuko dezu gorputza? Ez alafede. Edo biak doatsu, edo biak sekula guzirako galduak. Buruko miñ batek, oi gogor batek, bazkari urri eta txar batek, nekezko egoera batek goibeltzen eta illuntzen zaitu: zer izango da, bada, infernuan?

        Nola saiatzen zeran orañ zure gorputz ustelkor orrek munduan paper andia egiñ dezan! Hilko zera, eta andik laxter gorputz ori ezur-uts izango da, burua iñolako narrugabe, begigabe, ezpañgabe, mingañgabe, buru-ezur triste bat izango da: esku-oñak orzituak edo aragiaren kutsugabe, eta gañerako guzia usteltasun eta ar likitxen pilla nazkagarri bat. Baña gañera, baldiñ kondenatzen bazera, ikatza baño beltzago egongo da zure arpegia ifernuan, sugeen gisakoak izango dira zure illeak, ziraun baten gisa dardaraz ibilliko da zure mingaña; bi brasa irazekiren antzekoak izango dira zure begiak; itz batean, demonio baten antz osoko izatera etorriko zera. Zer bildurgarria!

        Bada Zure aragiak pekatura mugierazi nai zaituenean, esan zaiozu: Ah! aragi lotsagabe gaiztoa, zure gutizira jartzen banaiz, sekula guzietako su eta garretan kiskaltzen egongo zera! On izango da atsegiñ-kontentu uxi au gozatzea, gero ainbeste tormentu eramateko? Zere gorputza maite izan nai badezu, ordu onean izazu; baña saia zaite on egiazko bat, edertasun egiazko bat, betiko on eta betiko edertasun bat berari zeruan ematera.

 

 

EJENPLOA

 

        Maria bere debotoen animen ezezik gorputzen ere anparatzalle eta laguntzalle segurua da. Santo Domingoren erlijioko Ageda Gurutzekoak au ondo progatu zuen. Egun batez, aurtxo zala, bere etxearen goieneko leku batean bere kidiko batekiñ jostatzen zebillela, lagun onek bultza, eta goitik bea jo zuen. Erorteko puntuan Agedak Maria lagun zadazu, esan eta Ama maiteak, ara etorri, eta bere esku guziz sagraduaz iñolako miñik artu-gabe lurrean ipiñi zuen. Amoriozko Ama maiteak Agedari agertu zion onginai eta amorioa emen akabatu etziran: aurtxo Agedak, errukiak mugierazita, txit goien esekia zegoen, eztakit zer gauza, iritxi nai zukean. Mariaren seme-alaben etsai amorratu demonioak, ara igotzeko ipiñi zuen eskalleraren tontorretik bota, eta eskuan zuen kanibetak eskuko beatz bat eraman zion; orduan artu zuen miñagatik, eta etxekoak zetozeneko zeukan bildurragatik Mariari erreguka asi zitzaion, eta Ama gozatsuak, berari agertu, beatza len bezela ipiñi, eta esan zion: Ene alaba, demonioari bildurrik ez izan: zuri gaitz egiñ nai legizukeanean, nere Semeari dei zaiozu eta Berak libratuko zaitu. Badateke Amodio ederraren Ama onek bere seme-albai dien onginai eta amorioa baño biguñagorik?

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Gorputzari eman dizkagun atsegiñ kontentu eragabeen penitenzian zerbait nekagarri edo penitenzi egitea.

 

 

ESKARIA

 

        Birjiña txit errukitsua, garbi itzazu nere gorputz-animak.

 

aurrekoa hurrengoa