 |
BEDERATZIGARREN EGUNA
Azken juizioaren gañean
Juizioko egunean Juez justu eta zorrotzaren aurrean agertu bear naiz. Zer izu laborria Bera ikusteak emango duen! Nere Aita zan, eta maitatu ez nuen; nere Jabea zan, eta nik utsean iduki nuen. Begiratu bakar batez ipiñiko dizkit aurrean nere eske beltz itsusia, eta nere desleialkeria eta nere saldukeria. Orduan Mariagana joango naiz? Baña nola izango det ainbesterañoko bekokia, baldiñ nere pekatuaz ainbeste bider gurutzefikatu badet bere Seme jaungoikozkoa? Gordeko nau nere guardako Aingeruak? Nola, baldiñ sekulan bere esanik egiñ ezpanuen? Beti nere adiskide izan zan demonioa izango da an nere salatzalle.
Mundu guziaren aurrean agertuko dira nere pekatuak . zer lotsa! Ni aingerutzat nendukaten nere lagunen aurrean; gaitz gabetzat nendukaten nere gurasoen aurrean; nik engañatu nuen nere konfesorearen aurrean. Eta diran guziak, bat bakarra ere utzigabe agertuko dira, gogorazio gordeetarañokoak, zale eta deseo estalietarañokoak ere: nik nere bakarrean egiñ nuen beste hura; bizileku artan, lantegian, denda artan, eliz artan egiñ nuen pekatu hura. Zer lotsaizuna!
Emango da gero salbazioko edo ta kondenazioko epai edo sentenzia. Bizien eta hillen Juez Jesukristok emango du sentenzia au. Jaun onek edo bedeinkatuaren, edo madarikatuaren izenaz deituko nau. Zer izango ote da nere suertea? Jesusekin zeruetako erreinura igotzeko, ala Satanasekiñ infernuko leizetan ondatzekoa? Baña eziñ gera erazi liteke sentenzi au? Instante batean ere. Eziñ urra liteke?
Sekula guzien sekuletan ere. Zer poz atsegiña emango didan aditzeak nola Salbatzalleak esaten didan: Atoz, nere Aitaren bedeinkatua, prestatua dagokizun erreinuaren jabe egitera! Baña zer izu eta laborria, aditzen badet, esaten didala: Oakit emendik, makarikatua, betiko sugarretara! Oh ene Jaungoikoa! Zeñ izango ote da nere suertea? Eta nola da nai edo ez juiziora joan bear dedalarik, ainbeste dijoakidan gauza bat ozta gogoratzen ere zadala?
EJENPLOA
Aita san Franziskoren lagun kutun eta adiskide mamienetako Fr. Leonek beste askoren artean izan zuen ondorengo begitarazio edo ikusaldia. (Auriem. T. 2, pag 289) Ikusi zuen zelai zabal batean azken juizioa egiten, eta zelai artara tronpeta baten soñura konta al baño geiago persona batu, eta beste asko batuaz joaten. Onetan bi eskallera ipiñi zituzten, bata gorria eta bestea zuria, biak lurretik zerurañokoak; lenengoaren goienean Jesukristo zegoen, eta Jaun onen ondoan, eskallera artatik gora igotzera bere semeak animatzen ziardun Aita san Franzisko.
Onela egiten asi ziran, baña batzuek irugarren mallatik erorten ziran, besteak laugarrenetik, besteak amargarrenetik. Orduan Guraso santua, agitz estutu, eta asi zitzaien ojuka esaten; goienean Birjiña txit santa zegoen eskallera zuritik igo zitezela; Erlijiosoak lasterka ara joan, eta Ama txit errukitsuak eskua ematen zien, eta onela zeruan sartzen ziran. Gure galdu bear tristeak, baldiñ Ama maitagarri onegana ezpagoaz, alabaña zerurako bide zuzen eta eskalleran joan nai dutenak Ama onen bidez iritxi bear dute beren salbazioa.
MARIAREN ONRAN
Oieratzean kontu egizu, zu juzkatzera dijoala Jaungoikoa, eta begira orduan zer konzienziak esaten dizun.
ESKARIA
Ama maitea, juizioko egunean gorde gaitzazu.
|
 |