www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN EGUNA

Eriotzaren gañean pensatzeko bidea

 

        Hill bearrak gera; betiko utzi bear ditugu aideak, adiskideak, ondasunak eta munduan degun guzia, eta gure bizirañokoa ere. Ar likitxez betetako zulo bat izango da nere bizileku, eternidadea nere etxe; zori onekoa ote, edo gaiztokoa, ori eztakit. Egia onek, sinisteko, fedebearrik eztu, zerren egun oro gure begien aurrean gertatzen dan egia dan. Hiltzen dira zarrak eta aurrak, bearrekoak eta aberatsak, pekatariak eta justuak. Maria txit Santa hill zan, hill zan Jesukristo, ni ere hilko naiz.

        Baña non? Nola? Etxean? Elizan? Oiean? Bidez nabillela? Ori nik eztakit. Bero edo kalentura geldi batez? Gaitz zorrotzen baten bidez? Txarraldiren batez? Eroriren batez? Ori ere añ gutxo dakit. Emendik ogei ta amar urtera? Aurten bertan? Ill onetan? aste onetan? Gaur bertan? ori ere eztakit. Ori Jaungoikoak bakarrik daki, eta Berak esan zuen: erioa arratsean lapurra bezela, gutxien uste danean etorriko dala.

        Eta ni sekulan hillko ezpanitz bezela, eta eriotzaz oroitu ere gabe bizi naiz? Orañ bertan hiltzen banitz nora joango nitzake, nere konzienziak esaten didanez? Bear bada emendik infernura. Au ezagutzen det, eta au gogratze utsak izu gorria ematen dit; nola ipintzen eztet, bada, erremedioa? Erremedio au il batetik bestera, egun batetik bestera luzatuaz noa; beti eriotzera alderatuaz noa, eta alere beti gogor nere pekatuan. Ai ene onbear tristea! pekatuan hiltzen banaziz nori egotzi nizaioke erru edo kulpa?

 

 

EJENPLOA

 

        Amar urteko mutilltxo Maria guziz santaren deboto batek txit ondo progatu zuen zenbat balio duen Ama laztan onen anparo eta mantupean egoteak. (Auriem, t. 2, pag. 135). Bere ikasleai Jaungoikoaren eta Maria guziz santaren gauzaz itzegiten zien eskola maisu on bat suerte onez izan zuen, batez ere eriotzeko orduan batek Ama maitagarri au bere laguntzalle izateko, beraganako jaiera zeñ ongarria zan, erakutsiaz. Añ gaztea bezela, eriotzaren bildur izan bear etzukeala, zirudien mutillak, guziaz ere bere maisuaren esanak mugierazita, eriotz on bat idukitzeko zalez Mariari maiz deitzeko asmo sendoa egiñ zuen, esanaz itz oiek: Agur Erregiñ eta Ama errukitsua. Oietik jeikitzerakoan, oierakoan, eskolara zijoanean, jostatzen zebilenean, denbora eta leku guzietan orazio labur biguñ au esaten zuen. Errukien Amak, bere lege on eta amorio samurra txit ondo pagatu zion. Gaitz andi batek artu zuen, nolanai ere Birjiña guziz santak ala naita, bere debozio ederra urteakiñ oztu etzediñ. Hiltzen zegoen, eta orra non Aingeruen Erregiñak, beregana agertu, eta begitarte txit eztitsuaz esaten dion: Ene seme ezagutzen nazu? Zuk ainbeste bider deitu diozuna naiz, urrikaltasunaren Ama naiz. Gaztea , itz oiek aditzean, begiak goratu, besoak zeruronz jaso, eta aingeru baten gisa ara egatu zan. Oh zenbat denbora gutxian eskolan aurreratu zan! Milla bider geiago balio izan zion Maria guziz santaganako debozioaren gazean maisuak erakutsi zion apur arrek, munduko jakiñkizun guziak ikasi bazituzkean baño.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Irutan lurrari muñegitea, esanaz: zergatik arrotzen eta puztutzen zera autsa eta utsa?

 

 

ESKARIA

 

        Ama maitea, etsai gaiztoagandik gorde gaitzazu orañ eta gure eriotzeko orduan.

 

aurrekoa hurrengoa