www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA ZAZPIGARREN EGUNA

Jesusek gazte zala eman zizkigun ikasbide edo fejenploen gañean

 

        Jesusek gazte denboran Mariak eta Josek agintzen zioten guzia egiten zuen. Jaungoikoa bere kreaturen agindura jartzea! Eta zertan? Beargai eta lan zirzilletan; olak zerratzen, etxea garbitzen, eta oien gisako besteetan, guzi hura zurgiñ edo arotz beartsu baten semetzat iduki zezaten, eta guri ikasbidea onela emateagatik. Eta nola obeditzen zien? Guzian beren agindura egonaz, eta guzia laster eta gogoz egiñaz. Oh nola Berak egiñ zuenak gure desobedientzi kondenatzen duen!

        Jesus urteetan aurreratuaz zijoan kreduan birtuteetan aziaz zijoan Jaungoikoaren begietan ezezik gizonen begietan ere, guk ere gere esan-egiñakiñ lagun urkoari gero ta ejenplo obea emanaz joan bear degula, guri erakusteko. Baña, begira bedi, lenago agertzen dala santu Jaungoikoaren begietan, gizonen begietan baño, gere lenengo kontu eta arreta Jaungoikoari atsegiñ egiten ipiñi dezagun. Zeñ txartxat Jesusen egiteko moduak nerea ematen duen! Nola birtuterako nere atzerapen, nere ejenplo gaizto, eta esamesaren bildurrak kondenatzen dituen!

 

 

EJENPLO

 

        Santo Domingoren Ordenako monja Paradisoko Dominika Jesusen antzera gaztetandik guziz esangille izan zan, eta onegatik, Birjiña txit santagandik mesede asko eta señalatuak artu zituen. Bere bizitzan kontatzen da (Auriem. t. 2, pag 321) ezen oraindik aur zala, Aingeruen Erregiñak beragana agertu, eta eman ziozkala ondorengo konsejuak: Zere amari ondo obedi zaiozu, (ordurako Aita mundutik joan zitzaion) etxean guziai begiramentu eta umiltasun andia ager zaiezu; guziakiñ pakean bizi zaite eta erroidurako eta aserretzeko biderik iñoiz ere etzazu eman; gezur bat esan baño len ipiñi bear dezu ikatz sutu bat mingañean, gutxi itzegizu, zerura begiratzeko begiak zabal iduki itzazu; baña lurreko gauzetarako itxi itzazu; iñor ez ikutzeko konturik andiena iduki zazu, ezta zere burua ere, eta zere gorputzeko alderi ez begiratu; zernai pekaturen itzaletik ere iges-egizu, eta guzian zuzen joateko, ez ezer egiñ, lenago Jaungoikoarekiñ egon gabe. Aur gaitz gabea, konseju oiek artu, eta ziran guziak arira betetzen berealatik asi zan: arpegia garbitu bear zuenean, eskuiko eskua zapi batean bildu eta arpegia eta beste eskua onela garbitzen zituen; bera baño elduago zan aizpa bati burua garbitzeko lekurik sekulan eman nai etzion, arik eta egun batez, onek artara beartua, Birjiñari bere konsejua eskatzera joan zitzaioneraño. Ama maiteak esan zion, añ geiegiraño bildurti etzedilla izan, eta gauza bearretan iñolako uzkurtasunik bere aizpari ager etzegiola, zerren gaztigu edo konsejuak eman ziozkanean, bere intenzioa orrela egitekoa etzan. Aurrerontzean ala egiñ zuen. Andik lasterrean Constanza zeritzan bere amak soñeko baten gaia eman zion. Alaba zer egiñ etzekienean geratu zan, zerren batetik, guzian amaren esana egiñ zezala, Birjiñak kontuan ipiñi zuen; eta bestetik soñekoa ebakitzen eta josten ere etzekien. Zalanza onetan Jaungoikoaren Amagana bidegiñ, eta Ama maiteak, beragana agertu, eta soñekoa nola egiñ erakutsi zion. Nere Ama laztana, neskatxoak esan zion, beraren esana arretarik andienaz aditzen zegokion bitartean, Zuk ematen ezpadiozu asiera, sekulan ikasiko eztet. Orduan, garbi eta gaitz gabeakiñ tratatzen duena dala, beraz eskribitua dagoen arrek guraizeak artu, soñekoa ebaki, eta josteari asiera eman zion. Bakarrik onekiñ neskatxatxoak baserritar gajo bat zalarik, jostunaren beargintza añ ederki ikasi zuen, non inguru aietan bere parekorik etzuen. Eta nola, añ gaztea zalako, oraindik guraizeak eziñ ondo erabilli baizituen, Birjiña txit santak eskuak bedeinkatu, eta esan zion: Esan dizudan guzia orañ egizu; eta orduan begietatik galdu zitzaion. Nor arritzen ezta, eta nork alabatuko eztu Erregiñ guziz estitsu onen gozotasuna? Eta nork ikusten eztu, baldin Dominikarekiñ Amaren beargaia egiñ bazuen, bere obedientziaren ordañ sarian izan zala?

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Ez beñere alperkerian egon, eta egiñkizunik ezpadezu, on izango da Mariaren alabanzak dakaizkien liburuen bat irakurtea.

 

 

ESKARIA

 

        Ager zazu nere Ama zerala.

 

aurrekoa hurrengoa