www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZAZPIGARREN EGUNA

Mariaganako debozioaren gañean

 

        Mariaganako debozioa txit indartsu eta eragillea da, zerren Andre miragarri onek, Jaungoikoaren Ama dan bezela, bere Seme guziz santuaren esku indartsuaren, graziaren eta urrikaltasunaren ondasun guziak bere eskura utziak dauzkan. Nola ukatuko dio Jesusek bere Amari, bere bular garbia eman zion, bera añ zintzo gorde zuen, berari jaten eman zion, bera azi zuen, bere ibillietan, gurutzearen oñean eta obirañoko guzian bere lagun izan zuen Ama bati, iñolako ezer? Mariak beste gauza guziak baño maiteago du bere Semea, eta Semeak beste kreatura guziai baño geiago nai dio bere Amari: zer uka lizaioke?

        Birjiña guziz santaganako debozioa debozio guziz gozo eta estitsua da, zerren Birjiña au gure Ama dan. Koskako san Estanislaok esan oi zuen: Jaungoikoaren Ama nere Ama da. Jesukristoren Ama nere Ama da. Jesus eta ni Ama baten semeak gera. Ona emen zergatik Birjiña txit santak beti guri on eta mesedeak egiteaz gañera, onginai eta amorio txit biguñaz mesede oriek egiten dizkigun.Enzuten ditu gure erreguak, eranzuten digu, biotzera itzegiten digu, eta iñoiz alaingo biguntasunaz eta alaingo poza guri emanaz, non negarretan urtzen geran.

        Birjiña txit santaganako debozioa biguñ eta maitatsua da, zerren Ama au pekatarien Ama dan, eta oiek izan baziran ere bere Seme jaungoikozkoa gurutzean ipiñi zutenak, maite ditu, eta guzien Ama izatea glori anditzat dauka. Zer poz atsegiña bere biotz samurrak artzen duen, bi seme oiek, au da, Jesus eta pekataria, alkarrekiñ ongi ipintzea iristen duanean! Bada zuk, pekataria, zere Amari atsegiñ guztizko bat eman zintzaioke. Utzi zazu bere oñetan Jesus gurutzefikatzeko serbitu zizun burnia, jarri zite bere esku txit bedeinkatuetan, eta damu egiazkoaz esan giozu: Pekatarien Ama, erregu zazu nigatik; ona nun naukazun, Ama guziz biguña, Ama guziz eztitsua, Ama guziz errukitsua.

 

 

EJENPLOA

 

        Setaz pekatuan gogortua dagoela Birjiña txit santaren deboto egiazko izatea, eziñkizuna da. 1713en urtean Flandesko erri andi Valenciennes deritzanean gizon bat pekatu txit itsusi batean erori, eta gero ori konfesatzen lotsak uzten etzion: beste gañerakoak konfesatzen zituen, baña au beti kolkoan gordetzen zuen. Onekiñ konzienziaren arrak imurtzi zorrotzak egitern ziozkan; baña onekiñ zer aurreratzen zuen, zingira artatik nola irten ezpazekien? Onela zertara jokatu etzekienean zegoela, In-Alle zeritzan leku batean zegoen Ama Birjiña bixitatzea bururatu zitzaion, beste gabe libre geratuko zalakoan, eta au obeto egiteko, ara joateko promesa egiñ zuen, ez konfesatzeko ustean, ezpada bakarrik onekiñ bere barrungo sosegua iritxiko zuelakoan. Elizako ateetan zegoela, bada, agiri etzan esku batek geraerazitzen zuela sentitu zuen; sartzera al guziaz saiatzen zan, baña alperrik nekatzen zan: bere katazka guziagatik arria baño geiago eziñ mugitu zan. Geroenean, hura zergatik zan ezagutu, eta luzapen geiago bage pekatu hura konfesatzeko asmo edo propositu sendoa an bertan egiñ, eta bereala iñork galerazi gabe elizan sartu zan. Bereala konfesore bat billatu, eta bere biziko joan-etorri guziak oni agertu ziozkan, Birjiña txit santaren mesedez barkatua, eta atsegiñ kontentuz betea bere etxera biurtaz.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Oitu zaite Errosario santua errezatzera, etra txit on litzake besteak ere debozio onetara mugierazitzea, orretarako lagunduko dizutenak billatuaz.

 

 

ESKARIA

 

        Oh Ama guziz maitagarria, erregu zazu gugatik.

 

aurrekoa hurrengoa