www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA BEDERATZIGARREN EGUNA

Jesus gurutzefikatuaren gañean pensabidea

 

        Begira, anima nerea, Jesukristo gurutzefikatuagan Jaungoikoaren ontasuna. Aitak ematen du sakrifiziora bere Seme Bakarra, eta Semeak ofrendatzen du bere burua, zure salbazioagatik. Zu salbatzeko bere odol txit preziotsuaren tanto bat asko zan, baña bere ontasunak guzia isurtzea nai du, et guzia ixurtzen da. Onginai eta amodioan Bera berdindu duenik izan ezta, eta sekulan iñork berdindu eztu, bere adiskideakgatik dolore, tormentu eta desprezioen eramatean.

        Baña Jesukristo gurutzefikatuagan Jaungoikoaren justizia ere begira zazu. Nola da, Jaungoikoaren Semea eriotzera, eta gurutzeko eriotzera alere, emana izatea? Munduko pekatuakgatik. Baña pekatu oriek bereak ezpaditu arren! Anbat da, diran guziak bere gañ artu ditu, eta oriek pagatu bear ditu. Baña garbi eta iñolako gaitzgabea, eta bere izatez santutasuna bera bada! Anbat da, besteren pekatuak bere gañ dauzka, eta gurutze batean ipiñia izateko ori asko da. Baña eta Aitaren Seme Bakarra bada! Ezta ezer pekatariaren soñekoa artu du? Bada bi lapurren erdian gurutzefikatua izan bear du; bere Aitak ere utzi bear du, eta munduko gaizkilleen andiena balitz bezela hill bear du. Oh pekatuaren izugarria! Oh santutasun azkengabearen borreroa! Oh mostru gorrotagarria!

        Emendik ikas itzazu nere anima, balio txit andiko egia bi zure onerako. Lenengoa: zere salbazioa askoan idukitzea. Nai edo ez guziz asko balio duen gauza da zure salbazioa, bada beragatik Jaungoikoaren Semea gurutze batean hiltzeraño iristen da. Bigarrena: zere burua galtzearen bildur andia. Ai zure errukarria, baldiñ kondenatzen bazera! Alabaña, Jaungoikoaren justiziak orren gogor kastigatzen badu Jesus txit garbi eta gaitz gabea besteren pekatuakgatik, zer egiñgo du zurekiñ, zerorren ainbeste pekatu añ astun eta txit oartua zaudela, egiñ dituzunak kastigatzeko? Oh nere Jaungoikoa! zure odol txit preziotsuaren merezimentu neurrigabeagatik umiltasunik andienaz eskatzen dizut, arren barka zaizkidatzula nere pekatuak guziak! Oh Jesus ona! zure pasio eta eriotz sagraduagatik salba nazazu, eta biziak diraukidan artean begira zadazu beti begi urrikaltsuaz.

 

 

EJENPLOA

 

        Gizon odoltzale eta pekatu izugarriz bete bat, erremedioaren zerbait esperanza iduki zezan, erregu eta leia asko egiñ ondoan nolerebait ipiñi zuen bere emazteak, beintzat larunbatean barau egitera, eta ikusten zituen, Birjiñaren imajiña guziai Ave Maria bat errezatzera, penitenzia egitera iñola ere jarri nai etzuen ezkero. Eta debozio au bere emaztearen esanera jartzeagatik bakarrik asi bazuen ere, emendik bere zoriona etorri zetzaion. Egun batez, bada, bidez zijoala, nekeak easan, eta eliza batean sartu zan, eta zerbait arnas artzen zuen garaian besoetan Aurtxo Jesus zedukan Ama Birjiñaren aurrean iñolako jaiera eta debozio gabe Ave Maria errezatzen asi zan; baña bere bideari ekiteko, andik irtetera zijoala, Aurra zauri edo llaga berriz estalia eta odolez betea zegoelakoaz oartu zan. Onelako gertakari batek biziro arritu, eta bildurtu, eta Amari galdetu zion: Andrea nork orren gaizki tratatu du zure Semea? Zuk, Birjiñak eranzun zion, zuk eritu eta puskatu dezu nere Semea, eta Jaungoikoaren Semea, zere pekatuaz. Itz oiek aditu zituen bezela, gizonak negar miñari eman, eta suspiro eta sotiñ tristeak egiñaz, bere pekatuen barkazioa iritxi zegiola, pekatarien gordelekuari eskatu zion. Zeruko Erregiña barkazio au eskatzen berealatik asi zan; baña Aur jaungoikozkoak bere Amaren erreguak enzun nai etzituelakoa egiten zuen. Ama errukitsuak bere erreguak leia andiagoaz berritu zituen, eta geroenean, (zer uka zegiokean bere errai txit garbietan bizitu zanak?), Jesus txit maitagarria biguñdu, eta Amak eskatzen zionera jarri zan. Atoz, orduan Amak pekatari damutuari esan zion, atoz eta muñ-egiezu nere Seme maitearen llaga sagraduai. Gizonak orduan, gorputz guziko ikarak artu, eta negarrezko erreka zeriola, Aurtxoagana alderatu, eta bere llagai muñ-egiñaz zijoan ereduan, bere damu biziaren indarraz bezela, llaga aiek arradizatu eta sendatuaz zijoazkiola, iruditu zitzaion. Au egiñ ondoan, elizatik, eta denbora berean mundutik, irten zan, zerren bera eta bere emaztea, alkar adituta, Jaungoikoren ontasun mugabagearen graziaz eta deiez, andik laster erlijioan sartu ziran.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Egunean askotan esatea: Jesus gurutzefikatua dago, eta ni atsegiñ kontentuetan bizi naiz!

 

 

ESKARIA

 

        Oh Ama biotz-biguña! zere esku andiaz egizu, Jesusen amoriozko llagak nere biotzean biziro jostea.

 

aurrekoa hurrengoa