www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maietzeko illa
Gregorio Arrue
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maietzeco ill edo virgina chit santari consagratutaco maietzeko illa, Gregorio Arrue. Pedro Gurrutxaga, 1888

 

aurrekoa hurrengoa

EMERETZIGARREN EGUNA

Bi nagusi serbitzearen gañean

 

        Argi eta garbi eranzun zazu, anima kristaua, nor edo zeñ serbitu nai dezu, Jaungoikoa ala deabrua? Au ondo begiratu eta pensa ezazu, zerren biak batean sebitzea eziñ datekeana dan. Alkarrekiñ ongi eziñ letozkean bi etsai batean serbitzea, eta biak kontentu idukitzea, eziñ liteke. Egun batean Jesukristoren soñekoa, eta bestean Luziferrena erabiltea; gaur zenbait orazio errezatu, Meza bat enzun, edo barau bat atera, eta bigar zere zale eta deseo galgarri eragabeetara ematea, au egiaz eta begiaz Satanasen adiskide izatea, eta Jaungoikoaz burlatzea da.

        Jaungoikoa serbitzeko asmo egiazkoa egiten badezu, txit laburra izango da nekea, eta sekula guzikoa ordañ-saria. Penitenziazko urteak, eta bear bada, egunak, laburrak, eta deskansu eta gloria beti betikoak dira. Oñez gañera, sinistua egon zindeke, Jaungoikoa bezelako Jaun eta nagusi batek mundu onetako erbestean zauden artean ere eztuela utziko zuri laguntzea, biotz on eta animoa zuri ematea, eta zu maitatzea. Eta Jaungoikoa serbitzeagatik gurutzea eraman bearra badezu, jakizu, ori eramatea ditx andia dala, eta Jesukristok, iñolako gaitzgabea zalarik, zugatik eraman zuena bezañ pixua iñoiz ere izango eztala.

        Baña zere burua demonioari saldu, eta bere morrontza gogorrean jarten bazera, atsegiñ-kontentuak puntu batekoak, eta tormentu eta penak sekula guzikoak izango zaizkitzu. Liburuetan irakurten da, Inglaterrako erregiñ Isabelek, hill zanean, deadar bildurgarriak ematen zituela infernutik, esanaz: Bakarrik berrogei urtean izan naiz erregiñ, eta sekula guziko infernua daukat. Gañera, mundu onetan ere demonioak bere jarraileai nai duten atsegiñ-kontentu guzia ematea, gauza segurua ezta. Oraingotz au zerorrek progatu dezu, eta bear bada, oraiñdik progatzen zaude. Azkenik, demonioa nagusi gogor eta izugarri bat eta guri eriozko gorrotoa digun nagusi bat da.

 

 

EJENPLOA

 

        Baldiñ zure zori gaiztoan demonioak bere eskupean bazauzka, zoaz Mariagana, eta berak aterako zaitu aren atzaparretatik. Izan zan bere zale eta deseo eragabe batzuek koitzearren bere anima demonioari eman zion gazte bat, (Auriem. t. 2, pag.275) bere agiñdupeko izatera bere eskuz firmatutako paper batean bere burua beartuaz, bere deseo lizuna betetzeko deretxa ematen bazion. Baña gero, egiñaz damututa, bere pekatua konfesatzera Ama Birjiñaren eliza batera joan zan, zernai penitenzi, zan bezelakoa zala, egiteko asmo oso betean. Konfesoreak agindu zion, absoluzioa ematerako iru egunez barau egiñ, zilizio bat jantzi eta azotaldiak artu bear zituela, Birjiñaren esku eta laguntza negarrez eskatuaz, eta bere aldetik iru egun aietan beraren izenean Meza enzungo zuela aginduaz. Au egiñ ondoan agiñdu zion, Ama Birjiñaren kapillan sartu, eta oraiñdik biziroago eska zegiola bere laguntza. Gaztea, iñolako poz gabe, negarretan urtzen zegoen, egiñ zuen papera arren eskuetara zegiola, Birjiña txit santari leiaz eskatuaz, eta beñ eta berriz esanaz Elizaren itz aiek:

Mostra te esse Matrem. Birjiña txit urrikaltsua, orañ ager zazu Ama amodiotsua zerala, ni zure seme izatearen diña ezpanaiz ere, ezpada demonioaren agindupeko. Eta orra non ikusten duen, paper hura bere eskuetan jarten. Orduan deadarka negarrari eman zitzaion, ez arrezkero damuzkoari, ezpada poz atsegiñezkoari, esker umill eta ezaguera onezkoak bere Ama maiteari ematez aspertu gabe. Gero konfesoreari paper hura eramatera lasterka joan, eta gaztearen poz atsegiñ andiaz, eta Jaungoikoak bere urrikaltasunez eta Birjiña guziz santaren bitartekotasunez barkatzen ziolako uste eta esperanza andiaz onek absolbitu zuen.

 

 

MARIAREN ONRAN

 

        Biguñtasun eta debozio andiaz irutan muñ-egiozu Birjiña txit santaren imajiñari, aldi bakoitzean esanaz: Ene Ama, zu serbitu nai zaitut, arren ez eman demonioari nigan ikustekorik izateko lekurik.

 

 

ESKARIA

 

        Ni, oh Ama laztana, zure agindupekoa naiz.

 

aurrekoa hurrengoa