Zipristinik gabeko gau lasaietan
basamortuak ixilik izaten dira
dunetako barne beroa hezetu eta jainkoaren zazpi izpirituak
zazpi izarrak
zeru gainean ikus daitezke
galaxiek esne bideak botatzen dituzte orduan,
urkin labaintzaileak
ezti eta bolia
une berean, beste latitude bateko kale errautsuetan
lurrean diren harri lipiztariek
aingeru erori gazteen sumina itxoiten dute
hareetan, eguzkia, hegohaizea eta sargoria sentitzen delarik,
eremu mingaitz eta zauritu orotan bezala
dizdir ezberdinak nabaritzen dira
eta basamortuetako biztaleen bihotza sutan jartzen da orduan