Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Saguzarrak, ugaztun gaukariak izan arren,

iluntasun gorrian esnatu eta beldurtu egiten dira

zarata eta oihuak entzuten dituztenean

 

soinuak hormen kontra jotzen du behin eta berriz

murruz murru

gupidagabe

gorputz beltzetan artegatasuna sortuz

 

arimaren urratsei uztartuta zeuden esku, buru, oin eta enborra

ilusio eta desio galdu berberaren oroitgarri bihurtu dira

 

bakarrik neure buruaz

fido izatera eraman ninduzun gau likits hartaz

ez al zara orain gogoratzen?

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994