diamantezko gorputzaren azalean nere musua jaso eta entzuidazu
maitea
iluntasunarekin bat egin dut neronek ere, baina izar biziduna bainaiz
kometa
gaua zeharkatuko dizut gardentasunaren alderantz
amodioz beterik doakizu nere agurra
adio laburra haruntzagokoa
loreen kolore bizi eta beroak ureztatzen nituenez
ortzearen marra ireki da neretzat
baretasunean eror nadin
maite zaitut esan nahi dizut
baina barreiatzen ari naiz eter mugagabean
haize bidaztian nabil ezabatuaz
haundituz doan argitasunaren atzean