Gaueko bero berunkararen azpian garraldian naizelarik
begiak lauso eta ohean lardaskatua
azalean eraikitzen dut urduri
amodioaren burnizko abiadura
izar lizunak ikusten ditut orduan
baina urrunago joan beharko dut oraindik
zentzumenen herrira iritsi nahiez gero
bertako gizon eta emakumeek
geziak jota eta biluzik
itsasoko uhinen oldarketan
mirail hautsien isladak itotzen dituzte
eta ortzearen izpi txurien artean
zilarrezko uharte apurtuetan
gorputzen beroa bilatzen dute animaliak