Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Suge liluratzaileen flauten musika entzuten da

merkatarien txosnen gainetik

azoka zaharreko kale guztietan

 

arropa esekita dago mugitzen ez den haizetara

eta arrain frijituaren usainak

berrogei gradutara usteltzen ari den haragiaren kiratsarekin

lurrin sendo, mingar eta sakonak sortzen ditu

 

Siriako oihalak azokaren lohiaren kolorearekin bat egiten du

noizbait aske izan nahi zuten

katez zamaturiko esklabu mairuen buruen gainean

 

zenbait sototan ikus daitezke lanean

soin beltzarana biluzik dutelarik

izerdi tantak goitik behera erortzen zaizkie

tresnak giltzak eta makinak darabiltzate

bizitza iheskor zaie eskuen artetik

gau eta egun gaizki egositako lau dilisten truke

eta, aldiro, zigorraren zartak

ahaldunen erosotasuna ziurtatzen du

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994