Orain, aterperik gabe,
lurrezko hades honetan nauzu
bizirik
pertikaren goria masailetan tinkatu
eta ziztatu didate etsaiaren izena
gaur ortzea beztu
eta etengabeki ari du, arrasatsalde honetan, euria
atertu arte,
maitazarreak, sutauts hezearen modura
ezin dezake izeki infernuko garretan
ez dut haatik inoiz ere galdu itxaropena
jarri nauten oinaze-asto honetatik ikusten baitut
gizaki saldo animalia
argiaren ondora ekarri eta
gaitz guztien gainetik
bereiziko dut ilunbeetarik
eta, ahal balitz,
bera ere zainduko azken uholdearen egunean
baina, bere eragina ona denentz galdetzen baduzu
garraxiz ihardetsiko dizut muturrerako lokarriaren azpian