Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Bere aurrean hamaika mila esteiari bildurik

Albert Camus, gizon matxinatua, honela mintzatu zen

labe eta errementaldegietako sutegi latzetan:

 

Jabearen askatasuna erabatekoa da

Zuenarekin erkatuz gero, itzela,

Baina zuek, halabeharrez badirudi,

Egoera zeharo onartu eta

Nagusiarentzat,

Gozamen-objektu bilakatu duzue natur mundua

 

gizaki matxinatuari,

egia diozue,

heriotz zigorra, urkamendia, ezarri ahalko diote

eta, oinazea handitzearren, etengabeko jirabira honetan

oilaur eta zoldak errotik egin eta gatzatuko dizkiote

 

hala eta guztiz,

behazuna dastatu duzuen gizagaixook,

guztiz aberatsa duzue hori

burmuinean gordeko baititu berekiko irudi gardenak

bizitzeko behar ez dituen mila amets mugagabeak

zuhurtziak inoiz erakutsiko ez dizkion parabisuak

inoiz inongo jabeak ebatsi ezin izanen dion askatasuna

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994