Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Alexandro Haundia iritsi baino lehen

greziarrek soin gorria zizelatzen zeukaten trebezia

erakusten zuten egunetan

inperio handia zen Persia

judutarrak, apalagoak zirelarik,

ejipziarrekin pakean bizi ziren

 

neurrigabeko erresuma hartan

galduta ikusten zuen here burua

eta pekataria ez zelarik,

Zarathustra

zuzena gogortasuneraino

gogoaren gauzetan zorrotza,

higuindurik sentitzen zen

astro zoroen eraginaren arabera bizi ziren gizaki txepelen artean

 

Ormazd, ongiaren eta argiaren jainkoa

ari zen burrukan

suaren inguruan

Ahriman zeritzon gaizkiaren eta iluntasunaren indarraren aurka

 

Ahrimanek

lokatzaren gora handia aldarrikatzen zuen lau haizeetara

izar argitsuenen ahalmen erabatekoa arriskugarria zela zioen

 

karroiarena izanik

garraren jabe zela zioskun:

eremuko ibai lehortuen hezean

haragiaren eta azalaren betiereko baieztapenean

kutsaduraren lohidurak garbitzeko erabilitako bide zimurtsu asko

sarritan,

askatasuna espetxeratzeko aitzakiak besterik ez dira

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994