Gau erdian altxatzen naizenean leihora noa ameskari
begiak erdi itxita, odol isurian izaten naiz orduan
eta zirrararen hatzapar emankorrek kaleatzen naute
gauez poliki dizekien txingarraren antzera
ideiak lardaskatuak datozkit burura
eta zarata sortzen dute orduan
goian,
zaldiaren izarren artetik,
eskailera latz bateko mailak bezala
ortzeari kometak darizkio
mundua ernari dago eta sumindura dakar
bizitzaren ordularia
izadiaren barruko erraien hotsa adi dezadan poliki
gelditu dela dirudi
eta, une batez, heriotzaren beldur hotzikara sentitu dut