Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Gizakiaren zeru-muga oskorritua

uso talde migratzaileek estaltzen dute

udazkena iristean

 

lehiadura

etorkizuna

amaigabeak iruditu zitzaizkidan behin batean

 

sagarraren dirdiraren lilurak

erakusten zizkidan bide urdin ameslariek

nere indarraren sugea kateatzen zuten mailak askatu

eta sakonago ninderamaten

barnerago, bihotzeraino zihoazkidan

abar loretsuen zauriaren ondora

 

narraztiaren mihi bikoitzaren fruitu zitala

bion arteko asperen lizuna

izerdia

eta urkina

gezurraren desira

iharrauspenaren indarrez

lohituko nindukeen amets tradituen likiskeria

dastatu nuen zuhaitz debekatuaren magalean

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994