Eguzkiaren errainuak erortzen dira
Alexandrian
Sienan (Assuan) edo beste latitudetan
baino kadentzia astitsuagoan
itzalak luzeagoak dira orduan
udako solstizio lehorketaria suertatzen den egunean
eki izpiak pisuz pisu, bertikalki, jausten dira Assuanen
horregatik,
esklabuek uzta jasotzen duten orenean,
hekatonbe ikaragarriak zeruetara jasotzen dituzte
jainko mendekatzaileen omenez
eta eskuekin begiei itzala emanez
kiskaltzen gaituen urrezko astro erregeari so egiten diote
bitartean,
Alexandrian,
liburutegia hutsik dago
gizonak lotan ari dira palmondoen azpian
emakumeak ibaietan igerika dabiltza
eta badago, halaber, haur-koru bat
eta beren ahots kantariez
udaren aro berriaren hasierari
agurra ematen diote