Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Buztinarekin bat egin arte

ametsen erdian

leihoko kristal apurtuetan hots egiten dut gauero

horregatik odoletan dauzkat erhi koskoak

 

arratsalde luzeetan,

itsas hertzeko uhin isolatuak neregana datozelarik

sumatzen dut, hausteko zorian, nere lurrezko gorputz biluzia

 

ekaitz

eta eldarnioaren jainkoak

paradisuko zuhaitzen lurpeko berdetasun hezean eskuak freskatuz

behatz batez seinaleztatzen nau

 

haizea izaten den egunetan

zeruaren urdinak estaltzen gaitu eta, oldarka,

altzatu egiten da harea

orduan

basa pizti bilakatua aurkitzen da neure burua

eta arrotz gertatzen zait izpiritua

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994