Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Orekaren lorategi hilezkorrean sartuko bazina

eta erpin zorrotzenetatik irradiaturiko lurrinak

kutsatuko bazintu

sorgin-haize zentrifugoetan

zirimolak

ihesean nola doazen ikusiko zenuke

 

eguzkiaren alde argitsuak,

indarraren karga negatiboaren zama bizkarrean darama

bere gogoa usua izan arren,

hileroko gorriaren margoaz,

jainkosa galdu baten itzalaren antzera

odoleztaturik dabil izarren artean

 

horregatik, bere beroak

lehenbiziko amodioaren tunika zuri gorriztatua

olio irazekiorrez argiturikoa

jantzi egin du putzu gaukarietako ur gardenetan

zentzumenarentzat eraiki dizudan amildegiaren leizean

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994