Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Beldurrak gizakia menderatu baino lehenagoko denboretan

ortzearen esnebideari begiratzean

Sirius aldeko belardi urdinetan

hodeiertzearen fereka

eta egunsentiaren hezea

noranahi mugagabeetatik iristen zen gugana

egiazko lur eta zeru berrirako bidean

 

egun haietan

sukaldeko sugarrei so eginez lastantzen zintudan

eta arima saltzen zenidan

eta nerea zen zure nahimena

insomniozko gau gorituetan

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994