Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

goretsia

loriatua

poterearen jabe zelarik, honela mintzo zen

denak akabatu eta gero:

neronek fusilatuko dut, beharrezko balitz, espainiaren erdia

 

baina, geroxeago,

 

ikusi ahal izan nuen neronek

bihotz taupadak eta bularraren arnasa oztopaturik

atzaparka ari zela bizitzaren amildegi labainkorrean

 

ziztada bizian

galmenara zuzenean zeraman

bere hil iharrausi

zikina

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994