Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Udazkena heldu delarik

hoben-ordainez, erbestean naukazu

neure burua behar haina maite ez baitut

zigorra mereziko nuke

azken epaiketaren egunean

 

milaka erru izan baditut ere

egiaren aldeko ameslari,

           bidegurutzean

           hotza eta beroa

nere karminduraren ankerra gozatu

eta irudikeria alboratzen irakatsi didazu

 

horma urtzen duen garraren bizitasunaz,

nere nerau neurekoi beti nagusi arazia

errotik erauzi

eta, bi aldeen garaipena ospatuz,

askatu egin nauzu itxaropenaren haziaz

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994