Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Ahalkea laguntzat izanik marroa ixten denean

ahulezia nabaritzen da kale kantoietan

haserrearen edari pozoindua dastatzen ahal da orduan

izkin hautsietan

 

lainotasunaren gardena zikindu eta umeak

aurkitzen dira gernuaren erdian

bidegabekeriak darabilen burdina haien haragietan ezagutzen dute

eta arroparik gabe

negarrez hasten dira

paradisuko zerbitzuko atean

 

eguzkipean, bizkarra makurtzen dutenen gainean

gogor astindu ohi da zigorra

eta uzta osoa gal dezake kazkabar harrotuak

 

oinazetik ihesi nahiean

musu zikin, oinhuts eta korrika...

bultziaren burni bideetan ikusiko bazenitu

mina sentitzea zer den,

finean, aiherkundea zer den jakingo zenuke

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994