Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994

 

 

Zenbait kometaren orbitak itzelak dira

sobera eszentrikoak

eliptikoegiak

hegalaldi borobilen itzulketariak

 

jauzi batek eramango bazintu izarretaraino

itsaslaminen planeta ikusiko zenuke

energia plastikozko leku bat da

galderaz betea

 

zein faktore fisikoren menpean garatu da...?

zein da gradapen geotermikoan betetzen duen lekua...?

zer nolako simetriak erakusten du bere gainalde ezberdinen neurria...?

zeintzu dira bere tasun bektorialak...?

zein zede periferikoren atzetik izkutzatzen dira bere muga bereziak...?

 

erantzun zehatzik ez dagoela sumatu arren

poloek itxuragabetu duten izar hilezko egituran

zeru muga guztiak zanpatu behar dituzte gure oin nekatuek

eta gurdi zaharren binbiliketa kulunkariek,

hortik-honuntza betierekoan,

seaskatu eta gure jatorriaren sustraiak

begi lausoen aginduarengatik,

ureztatuko dituzte, irriz, unibertsoari begira

 

Garraren eta karroiaren margoak
Juan Karlos Lopez Mugartza

Euskaltzaindia / BBK, 1994