Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

 

UDA

 

Aboa iriki eta

itzik atera ez

aizeak eta ekaitzak

agintzen dutenez

illunpetan galdurik

dago dena legez

sukalde txokoetan

amonak negarrez

ardandegian ura

ardoaren ordez

zirabak eundaka

aspaldiko partez

elizako paretan

sartzen dira berez

ondartza gorrietan

bikini bat nekez

Mallorca ederra da

Perezek dionez

antxetak hara doaz

bizitzeko pakez.

 

1968

 

Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970