|
Ibar ixillean
GURIDI OYARTZUNEN
Egun hauetan liburu bat irakurtzen ari naiz, izenez Euskal musikalari bikaiņak, Aita Emiliano Barandiaranek idatzita. Amabi musikalari ospetsuen bizia, lan eta gertaldiak azaltzen dira hor, Garrantziko liburu eder horrengatik txalo beroak merezi ditu Aita karmeldarrak. Irakurtzen ala, Jesus Guridiren biografiara iritxita, konturatu naiz, alegia, atal bat, ĢBere izakera jator eta alaitsuaģ izendun atala, nik Guriditaz idatzitako artikulu batetik aterea dala. Egilleak kontatzen dituen zertzelada horien iturburua ez du aipatzen, baņan Oyartzunen Guridiri gertatu zitzaiona nik ikusi nuen, guk (haren lagunak) ustekabe atsegin hura preparatu genion, eta gero nik kontatu nuen dena aldizkari batean. Ez dut uskeritxo hau egilleari arpegira bota nai, baņan atalean irakurri ditudan oker batzuek zuzendu nai nituzke. Lenen go idatz-aldaketan (nere lanatik bere liburura) horrelako utsak egiten badira, zer jazoko da bigarren edo irugarren aldaketan? Egilleak dio Guridi ta lagunak erriko bar batean bildu giņala. Eta nik esaten diot ezetz, ez giņala bildu bar batean, baizik Oyartzungo gure etxean, Ayalde ondoko baratz-belardian. Gero egilleak honela jarraitzen du: ĢOiartzungo txistulariak agertu zitzaizkien bertara: edo obeto esateko, bide batez antzean an agertuarena egin zuten. Guridiren lagunak an bere erdian ikusten zutena musikalari ospetsu bat zela-ta, zertxobait ez ote zioten joko galdetu zieten. Aiek: bai pozik ere! ta bereala asi ziran zertxobait jotzen.ģ Egia bestelakoa da. Guridi ta lagunak eserita zertxobait artzen ari giņala, txistulariak leku izkutu batean asi ziran txistua jotzen, ain zuzen Guridiren bi obra zarrak, Alborada ta Mendiko soņua. Ez ziran agertu gure aurrean, eta, jakiņa, ez genien maixuarentzat ezer jotzeko eskatu. Bi piezak bukatuta, orduan bai, orduan zeuden txokotik atera eta aurkeztu ziran gure aurrean. Jesus Guridi 1953gn. urtean etorri zan Oyartzungo gure etxera lenengo aldiz. Eta berakin bere alaba Maria Jesus. Urrengo urtean Maria Jesus eta beste alaba Maribel etorri ziran aitakin. Eta Maribelekin bere senargaia eta honen familia, ama eta aideak. Orduan pelikula parregarri bat filmatu genuen. Gaia zan, zera, Maribelen esku-eskaera, pedida de mano. Dena txantxetan eta humore onez. 1955gn. urtean (beti udaran) bere alaba Maria Jesusekin etorri zan Guridi. Orduan txistulariena gertatu zan. Hauek azaldu ziranean elkarrizketa atsegin oso izan zuten maixuakin. Guridik beste piezak ere joarazi zizkien. Bukatzeko, txistulariak eskaera erdiragarri bat egin zioten: aspaldidanik pieza berririk gabe zirala-ta, obra berri bat egin zezala txisturako. Guridi pensakor gelditu zan; azkenean biribilketa bat agindu zien. (Ez det uste agintze hura bete zuenik). Arratsalde hartan bertan, gure etxetik Oyartzungo elizara joan giņan eta han organua jotzen egon zan luzaro. Jotzen zuena? Ba, gertu gabeko gauzak, inprobisazioak, zertxobaitzuk (Aita Emiliano-k dion bezela), txistularieri entzundako temak eta, agian, biribilketa ezjaio haren aintzinak. Beste udarako egun batean ere Oyartzunen egon zan. Urte hartan Aita Manzarragakin. Claretiano bizkaitar hau ere musikalari iaioa degu. Barkamena eskatu behar diot Aita Emilianori nere zuzentze honengatik. Gaņera, baleike berak nere idatzlanetatik zertzelada horiek ez artzea, baizik beste Guridi biografiatik. Dana dala, bigarren aldiz hortaz idatzi duenak iturburuan zuhurki xurgatu behar izan du.
Zeruko Argia, 1968
Ibar ixillean |