|
Ibar ixillean
GAZTE BATEN ILLETA
Gaur erri ttipia muxin esnatu da. Ixilla zen karrika goizeko amarretan; jende guzia zan elizkizunetan.
Aldare guzitan apaiz gazteak, illaren lagunak denak baitziran.
Ate batetikan beste iru atera, beltzez jantzirik, Aldare nagusian Meza ospatzeko.
Organero zarrak bere goi-alkitik trebe darama ontzi abeslari.
Abots goxo batek iges egin du korutik orra. Ta igeri dabil onat eta arat Eliz barrutik.
—Aita, aita, uste al duzu zerura joango naizela? —Bai, neria, —aitak negarrez— t'ara allegatzean egintzak ire ondoan txoko bat neretzat.
Abots goxo hura geldi egin da auts eta urteak makurtutako aldare barroko baten txokoan.
Mezaren erdian kanpai-ots, ozen, larriak oso itun ta tristiak...
Udazkena zen. Bide estu batetik eraman genuen.
Ibar ixillean |