|
Ibar ixillean
ERLIJIOA ETA KANTA BERRIAK
Nere langelaren hondoko gelan aur batzuek dituzu dizkak entzuten. Kanta berriak dira, edo cancion moderna horietakoak. Gaurko kanta berriak ez dira atsegiņak belarri guzientzat. Baņan gure etxean aditzen diran geienak doņuz gozoak dituzu. Bi motetako kanta berriak baitira: karraxika eta zarata aundiaz kantatzen diranak eta astiro kantatzen eta melodia nabarmena dutenak, Gure aurrak bigarren motetakoak bereizi dituzte. Hala ere, dizka apal horien artean, bestelakoak ere aditzen dira noizpenka gure etxean. Entzun horain nolako zalaparta, ze eju eta ze garraxiak. Beatlesen batena jarri dute. Etxeko aurren bat Beatles zalea dezu-ta. Udaberriko igande-goiz goxo eta eguzkitsua gaur. La Concha ondarretatik, ostikolarien oiuak, refereen txistuak eta ugiņen dunbadak datozkit. Musikakin nastuta, hori dena dantzut. Bat-batean kanta ezti, apal, leun, baita alaia ere, aditzen da. Kitarraren soiņuz, franzesez esana. Emakume abots batek ĢAlleluiaģ dio. —Zeņena abots atsegin hori? —galdegiten diet aurreri. —Soeur Sourire-na, Fichermont komentuko Dominika batena. Alleluia ta gero, beste kantak bezain xamurrak: Fleur de cactus, Dominique, Resurrection... Fichermont... non dago Fichermont? Waterloo hondoko larre aundi batean dezu Fichermont komentua. Hango serorak mixiolari, Afrikarako mixiolariak dituzu. Han sortu omen zan Soeur Sourire. Bein kantaka asi zitzaizun, beste mojak txoratuta utzirik. Moja nagusiak eta zaharrak dohai hura ezaguerazteko eta jainkotiar kanta haiek munduz mundu edatzeko, etxe dizka-grabatzalle batera jo zuten. Geroztik oso ezugunak dituzu Soeur mojagai horren asmaketa eztiak. Jakiņa, Soeur Sourire baņo len, horrelako kanta-asmatzalle eta kantore bat bederen izan dezu relijiosoen artean. Aita Duval, esan nai dut. Gogoratzen? Hura tabernetan eta holakoetan ibiltzen zitzaizun, langilleeri Jainkorenak predikatzen. Baņan haren predika etzan nolanaikoa, gitarra soiņuz kantatua baizik. Dizkak grabatu ezkero, ospe aundia artu zuten Aita Duvalek eta bere kantak, baita segitzalleak sortarazi ere Eliz eta komentu jende artean. Horain Mexico aldean badezu Madre Alegria deritzan beste serora bat, Soeur Sourire-n kantak gaztelanoaz biurtuz dizkaetara eraman dituena. Azken illabete hauetan, Telebisioan apaiz bat azaldu zaizu kitarra joaz alaiki kantari, Beatlesen kutsuzko joera arrigarriakin. Aita Alejandro dezu hau, Ego Amerikanoa, oker ez banago. Ez dira bakarrak hemen aitatu ditudanak. Perretxikoak bezela sortzen ari dira gaur erlijioso kanta berrizaleak. Euskalerrian ere bat edo beste sortuberria dezu. Baņan... gorde ditzagun izenak horaingoz. Kitarrai buruz gauza ikusgarria: denak kitarra dute lagun. Kanta berrientzat bearrezkoa dirudi. Badituzu gure artean —ez dakit ondo zergatik— kitarra maite ez dutenak, gorroto gaitza diotenak. Erri guzien instrumentua dezu hala ere. Ez da gurea, ez eta horrena edo harena soilki. Denena baizik. Ez degu ahaztu behar Iparragirre aundiak haren garaiko kanta berriak kitarraren soiņuz asmatu zituela.
Zeruko Argia
Ibar ixillean |