|
Ibar ixillean
ARDITURRI MEATZETAN
Udako arratsalde eder batean Arditurri meatzetara joan giņan lagun batzuek. Bazkalondoan, lauak aldean, Oyartzungo Alzibar auzoan Ģtrenaģ artu genun. Egia esan, tren ura... automobil zar bat zen, lengo Buick ondatu bat, burni-bidean ibiltzeko kurpillak antolatuak zituna. Atzetik lotuta, bagon txiki bat. Belardi eta sagasti zear eraman giņun, korrika batzuetan, mantso eta nekez bestetan, Aiako Arriaren pean dauden meatze lantegietaraņo. Arditurri-meatzeak ez dira oraingoak. Jesukristo baņo lenago bai omen ziran erromatarrak Aiako Arriaren pean, zuloak egiten eta zillarra, beruna ta beste meak ateratzen. Mende batzuetan egon omen ziran erromanoak bazter auetan. Tolomeok, Pliniok, Estrabonek eta beste latin idazleek ziotenez, Oiartzun bazan garai artan. Erriari ta bertan dagon mendi luze bateri (gaur Jaizkibelmendi) izen berakin deitzen zieten aien idazkietan: Olearso, Easo, Oarso, Oidasun, eta abar. Oiartzun zarraren leku berbera ez dakigu. Jakintsu batzuek diotenez Jaizkibelpean izan bear zan uria, Irun edo Ondarribiko inguruetan. Beste jakintsuak, Donosti ondoan (orregatik La Bella Easo), eta igaz ibar ontan ikuska ibilli ziran Garcia Bellido ta lagunak ziotenez, gaurko erria dagon leku bertantxe egon al izan zan uri zarra. —Erriko plaza zulatuko bagenu —zion Bellidok— uri zarraren aztarnak baliteke azaltzea. Arlo au ongi erabakitzea ez da erraz izango, noski, Erromatarren aztarnak arkitzen baitira edonon, baņan ez uri zantzurik, ez etxe edo horma zantzurik bederik. 1790gn. urtean, Irungo Beraun larrean erromatar-garaiko arri landuak ta txanponak azaldu omen ziran. Txanpon bat burnigorrizkoa zan; besteak zillarrezkoak, Augusto irudiakin. Oiartzundik Irunera dijoan bidean, Arkalemendiaren ondoan, Andrearriaga edo Andre Erregia deitzen zioten baseliz bat omen zan, Ama Birjiņari eskeņia, eta aren ondoan illarri bat, an jarria aspaldidanik. Baseliza baņo lenago, toki bertantxe, Erromatar baten illobia izan omen zan (Julio Cesaren emaztearena, jendeak zionez). Gaurko egunean baseliza ez da, baņa arriak irauten du, San Telmo Museon gordeta; bere arpegian oraindik agertzen dira zaldun ta zalditxo bat, eta latin itzak oso urratuak. Orain illarri-antzeko bat (kopia bat) ikus diteke Oiartzun-Irun karreteran, bide-bazterrean. Arditurri meatzetan ere, txanpon, lurrezko ontzi eta lan tresnak billatzen dira batzuetan. Baņan Aiako Arri barrenen egin zituzten ainbeste bide ta zuloak dira Erromatarren egonaldi luzearen siņale nabarmenenak. 1804garrenean, injiniero frantzitar Thalacker jauna, meatze auetan ikuska ibilli zan. Bera ta langille bat sartu ziran bein zulo batetik. Ibilli ta ibilli, batzuetan makurtuz, bestetan belauniko, basagel izugarri aundi batera iritxi; katedral gela bezain aundia zan, bide ta meatze-zuloz betea. Gizon baten ezurutsa ikusi zuten txoko batean, baņa gizona nor, nongoa eta noizkoa zan ezin jakin, beste zantzurik ez zalako. Astia aurrera zijoala ta langilleak Ģitzultzeko ta itzultzeko, arrenģ. Izutua zegon gizajoa. Thalacker jaunak erlojuari begiratu zion: arratsaldeko ordu biak ziran. Sei ordu zeramazkiten barrenean, goizeko zortzitan sartu ziran da; gaņera, argitzeko zuten kandel pilla ia bukatua zegon. Itzultzea, ba, erabaki zun frantzitarrak, ta aguro. Onuntzean, azkarregi ibiltzeagatik edo, galdu egin ziran. Buelta batzuk alperrik emanda, azken kandelak attu. Illunpe oso-osoan, estualdi artan, beren buruak galduak zenkuskiten. Asi zan langillea negarrez, bere sendiari deika; frantzitarra berriz, laguna baņo lasaiagoa, arriak botatzen zitun aldamenera, bidea ezagutzeko ta zuloetan ez erortzeko. Zorionez, erretzeko tresnak arkitu zitun Thalackerek bere sakelan (arria ta kardakaia) ta aiekin eta langilleak zeramazkin labaņa ta paper zar batzuekin su egin zuten. Laister, bide egokia artu al izan. Gabeko amaiketan, amabost ordu barrenean ibilli ondoren, sartu ziran meatze-ao bertatik atera ziran bizira. Erromatarrak gure erritik joanda, alper gelditu ziran meatzeok. Mende ta mende askotan, ixiltasuna, bakartasuna, besterik ez bazter auetan. Joan dan mendean, zaratak berriro Arditurrin; Bizkaitarrak lenbizi, burnia ateratzen, eta orain Compaņia Asturiana de Minas beste meak ateratzen ari da. Egun auetan, alegia —noiz ez dakigu— ixilpean geldituko da berriz Arditurri, mende askotarako edo betiko. Arditurrira joan giņan lagunok ango lantegiak ikusi genitun. Makina batzuekin —errotak balira bezela— mendi zuloetan artutako arri koxkorrak txikitu egiten dituzte, auts biurtu arte. Auts ori, urakin nastuta, erabiltzen dute langilleak beste makiņetan eta, azkenean, minerala garbi-garbi bereizten da. Gero, meatze aoak ere, berri ta zarrak, begiratu genitun. Erromatarrak egindako zulo batetik sartu giņan... Baņan metro batzuk bakarrik ibilli, Thalacker zanaren ibilketa arriskogarri ura oroimenean genuen eta... Inguruko mendixka, iturri ta baserrien izenak galdezka ibilli giņan. Luis de Uranzu jator orrek —langunoetatik batek— paper xarpa batean izen asko apuntatu zitun. Ona omen batzuek: Ebroko erreka, Borkondo, Antzuzabaleta, Zelaiburu, Lurberri, Beņotz, Beintxiki, Xaua, Xau berri, Intzentso, Saipuru, Tomasen borda, Artxabaleta, Portuburu, Lataborda, Sandander (?), Portuberri, Txaondo, Errota, Aiendola, Olatxe... Risibleak dira ĢSandanderģ, ĢXauaģ eta olako izen oriek. Eta arrigarria ĢEbroko errekaģ. Arditurrin sortzen ote zan len Ebro ibaia, ala umorezaleak al dira gure menditarrak? Arratsaldea amaitzen. Eguzki azken izpiak Aiako Arria gorrizten zuten. Lantegiak ixillik geldituta, langilleak bazijoazen bere etxeetara, menditik gora batzuek, besteak trena artzera. Intxixu kontuak jakin nai lagunok ta langille bateri galdetu genion: —Ba al dakizu non diran intxixuak? (Intxixuak: inguru ortako leizetan bizi omen diran jentil-enda kondarren izaki basatiak; edo, baita ere, gizon txiki-txikiak, duende, gnomo, e. a. erderaz izendatzen diran bezelakoak. Sorginkeri ori galdua da, baņan badira oraindik siņisten dutenak.) —Intxixua? —erantzun zigun langilleak, maltzur-maltzur—. Bai, orain bertan ementxe zegon. —Ementxe? —guk arrituta—. Zer diozu, gizona? —Baietz. Eta orain trena artzera jun dala, uzteut. Egia zan. Bere lankide bateri Intxixua deitzen diote izenordez, eta berdin aren aita zanari ta baserriari ta seme-alaberi. Langille maltzur arek ez zigun geiago esan intxixutaz. Alperrik ere galdetu genien beste langilleeri; iņork ez zekizkin olako konturik, eta norbaitek baldin bazekien ere, ez zun aoa iriki nai... bazpare. Orain iņork ez ditu siņisten intxixuak. Orain... beste siņiskeria dute kristauak: martetarrak edo... Ez dakit, baņan, platillo egalarietan beste mundutik datozkigun gixontxo oriek, ez ote dira intxixu berrituak? Itzultzeko garaia zan. Gure tren apaiņa zai zegon, motorra pixtua, arro-arro... Bide guzia malda bera zuen da, noski, tximista bezela Alzibaraņo.
El Bidasoa, 1955
Ibar ixillean |