|
Ibar ixillean
OLENTZERO OYARTZUNEN
Eguberri egunean, baserri bateko sukaldean giņan lagun batzuek, Olentzero enborraren ondoan. Enbor ori Gabon gauan piztu zuten eta urrengo egunean oraindik itzali gabe zegon. —Urtero piztutzen al dezute Olentzero enborra?— galdetu nion etxekoandre gazteari. —Len bai, aitona bizi zanean; gero ez. Aurten ere ez genuen piztutzeko asmorik, bart otzik ez ta... Baņan gurekin apaltzera etorritako lengusu batek esan zigun: ĢGure aitona zanak txit maite zuen oitura ori...! Eguberriko pestak baņo illabete lenago ba zebillen gixajo ura enbor egoki baten billa mendian...ģ. Orregatik piztu dugu aurten. —Ondo egiņa. Eta, zer modu atzoko pesta Oyartzunen? Olentzero asko ibilli al dira? —Bai, talde asko ibilli dira etxez etxe kantari. Olentzero bat, batez ere, aunitz apaņa izan dugu; mutillak, baserritarrez jantziak, pilarmonika ta panderuak jotzen... Beste Olentzero, kamion batean jarria, auzotegiz auzotegi ibilli omen da. Baņan denak gauerdirako etxera. —Nik uste nuen gau osoan ibiltzen zirala... —Ori, baserritarrak bakarrik, kalekoak ez. Bart ere naiko baserritar pillak ibilliko ziran mendian, baserriz baserri. Eta goizean, seitako mezarako, erriko plazan biltzen dira talde guziak, elizara baņo len, pilarmonika jo ta kantaka izaten dira... —Oso maitea dezute oyarzuarrok Olentzero oitura ori... —Bai, alajaņa. Izan ere, atzo don J. M., apaiz oyartzuar gazte orrek, dagon erritik entzun omen zitun Oyartzungo kantak. —Bai zera... ņola diteke ori? Radioz edo...? —Ja, jai! Telefonoz. Ara nola gertatu zan. Olentzerotarrak denda baten ondoan zeudela, don J. M.ren adixkideak deitu omen zioten denda aren telefonotik. Eta olaxe entzun zitun bere erriko kantak. —Ongi asmatua. Adizu, etxekoandre, San Nikolas eguna ospatzen al da oraindik emen? —Emen Samikolas txiki zelebratzen da, abenduak bost, San Mikolas bezperan. Aurten eundalako aur pillak etorri zaizkigu eskatzera kantari. Ezagutzen al duzu kantatzen dutena?
Samikolas txikia gure ganbaran azia. Gure ganbaran zer dago? Andre Juana Maria, Ave, ave, Maria. Dios te salve, bakallojale, bost eta sei, amaika; xorizorikan ez baldin bada, igual dela lukainka.
—Bai, etxekoandre, ongi ezagutzen det kopla ori. Eta etxekoak xurrak badira, zer gertatzen da? —Orduan eskaleak kantatzen dute:
Or goyan otia dena lorez betia. Etxe ontako etxekoandriak atorra kakaz betia.
—Ori ere ezaguna det. Ez al dituzu beste olako koplak? —Gure aurrak auexek dakizkite:
Ari naizela, ari naizela, nekatu zaizkit ezpaņak. Etxe ontatik espero ditut bi erriel ta gaztaņak.
Tronpeta soņuak ikaratzen du mendian dabillen otsua. Arkakusuak ithoko al du etxe ontako atsua!
Sukaldean ginan guziok par egin genuen kopla aiek aditzean. Berriz etxekoandreak: —Gure aurreri esaten diegu, alegia, ez eskatzeko bi erriel. Ori lengo kontuak dira. Orain sei errial eskatu bear gutxinez... —Arrazoya duzu, bai. Lengo bi errialak oraingo peseta asko balioko zuten... —Orixe... Gero, sukaldean zegon lagun txapelaundi batek auxe kontatu zigun:
ĢErrenterian, Dictadura denboran, gazte batzuek Olentzero ateratzeko baimena eskatu zioten alkateari. Au, Goikoetxea jauna, Zegamako semea zan. Baimena pozik eman zien, baņan kondiziyo batekin, alegia, zegamatarrak bezela asi bear zuten Olentzero jira. Zegaman, Goikoetxeak zionez, lenbiziko Olentzero kantak Ayuntamentuaren aurrean egiten dituzte. Kantak bukatuta, Alkate bera kaleratzen da eta abeslarieri Erriko Etxera sar daitezela esaten die, berekin gaztaņak eta sagardoa artzekoģ.
—Oitura polita Zegamakoa —genion elkarri. Eguberri-kontuak bukatu-ta, petrikillo, sendatzalle, sasimediku, sorginkeri eta olako gaiaz itz egiten asi ziran. Ni xirikatzen... entzuten... eta dena buruan gordetzen. Gauza jakingarri eta parregarriak ikasi nitun, benetan. Pozik kontatuko nizuke, irakurle, baņan lantxo au geiegi ez luzatzeko, beste egunerako utziko dugu.
El Bidasoa, 1957
Ibar ixillean |