Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

 

ZULOAGA PLAZA

 

Lengo enarak ezarri dira

Illen abarretan

 

         Izenak irakur ditzagun

         burnizko liburuan.

 

Kresala ari da

Oroia erdoitzen

Untza dezu

Samiņa itotzen

Eta Aldia pizten

Egiaren sua.

 

         Itxasaizeak dakarzki

         beste ill-izenen ejuak.

 

San Telmo komentu zar zurbilla

oial tantaiez zapaldua

uzkur ago otoitzen miņaz.

 

1959

 

Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970