Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

 

UTSA

 

Jorge de Oteizari

 

Munduz mundu ibilli ondoren,

aingura bota duk azkenik emen,

Uranzu-Irunen,

Oteiza lagun, anaia,

Erti-aintzindari sutsua.

 

Eta Frantzirako Avenidan

ereikitako etxean

lantzen ari aiz orain.

Or labratzen duk aidea,

Utsari itxura emanez

arri eta burni tartean.

 

   Ire gogoa

ez zaik kabitzen barnean,

irten bai zaik begitik,

illetik, eskutik, larrutik,

ta batez ere aotik

mintza ari aizenean.

 

        Oteizaren soiña

kalez kale dabillenean

—arno biziaz suspertzeko—

        Oteiza-gogoa

lantegian gelditzen da,

arri baten utsunean

        kokaturik,

atseden artzen pakean,

Ixillaren doiñu eta

Utsaren musika aditzean.

 

        Euskel sustraia!

Erri onen mamia non dago?

Auxe duk nere ustea:

ez cronlech ez dolmenetan,

ez arri koxkor zarretan...

 

Itxaso bazter etxetan

ta mendi baserrietan,

oraindik bizirik bañan

Uts sakon illunpetan

estaltzera dijoakigun

izkuntz gurean...

 

Mendi-mendian otea,

botoi oriaz betea.

Jorge de Oteiza, i aiz

olagizonen semea.

Ire malluak ordea

—irudimenezko mallo orrek—

ez tiriki taukirik (1)

Utsa moldatzeko joak

ez baitute soiñurik...

biotzarentzat baizik...

 

1959

 

(1) Tiriki-tauki. Manuel Lekuona jaunak «Azkenengo ola-gizonak» olerkian onomatopeya onekin malloaren otsa adierazten du.

 

Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970