Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

 

HENDAYAKO EZKILA

 

                  Xabier Aranburu adiskideari,

                  bere ezkontzaurreko

                  lagunen billera gogoratzen.

 

Zeruak jo baitu Udan amaia

Udazkena dator, Satarka anaia;

Agorrari dagokion garaia,

zure Udaberria bezin alaia.

 

Soiņeko apaiņa du Izadi osoak;

burnigorrizko azala erpin-garoak;

urrea ugari zelaieko artoak;

ostodia pizturik goiko basoak.

 

Ondarretak oro utsak dirade;

Uda-iskanbilla ugiņak dakarte;

ertzeko gorbelak zikuna-kolore;

goian odei gorri, ori eta more.

 

Zoraturik giņan ezkilak entzuten;

Artetxe izan zan oartzeko lenen;

biotzean zirrara sentitu genuen;

ixilik eta triste Satarka zegoen.

 

Tximist, itxaso, ortots, urrungo ugiņa...

Hendayako eliz-ezkilaren miņa...

guraso maitagorri, famili fiņa...

igande arratsalde hura, ahaztu-eziņa...

 

Ibar ixillean
Antonio Valverde Ayalde

Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970