|
Ibar ixillean
ON XABIER LAZKOZ
Baztango Ziga erretore izandako Xabier Lazkoz jaunaren oroitzaz itz egin nai nuke Eguberrirako zenbaki berezi ontan. Urtero, urtero, abendu aldean, berak bidalitako zorion-txartel inprimatu bat artzen nuen, berak asmatu eta egindako apaingarri eta erdel poesiakin. Baņan neretzako aleak bazekarren beti euskel olerki bat ere, idatzmakiņaz edo eskuz erantsia. Aurten ere, Lazkozen zorion-oparia artu dut, baņan euskel olerkirik gabe, eta ez berak bidalita, bere anaiak baizik. Zer gertatu da? Auxe ez besterik: txartelak moldiztegian argia ikusi baiņo lentxeago, bere egillea, gure On Xabier, itzali zaigu betiko. Xabier Lazkoz, Zigako erretorea, artista fiņa zen. Aspalditik bere idatz-lanak irakurtzen nituen pozez, Irungo El Bidasoan argitalduak. An erabillitako gaiak literatur, musika eta arteaz izaten ziran eskuarki, eta Baroja, Regoyos, Azkue, Alzaga ta orrelako beste lagun ospatsuen biziaz idazten zuen zuur eta zentzuzki. Bestetan olerkitxoak bidaltzen zituen, bertso umil eta txipiak, baņan goxoak, mendiko kamomil loreak antzo. Ez nuen gizona aurpegiz ezagutzen, baņan estimatzen nuen aunitz. Bere eriotzaren berria jakin da bereala, bere anai On Leandro apaizari (Zigako erretore jaun berria) nere dolumiņa bidali nion. Jaun onen erantzunak minberatuta utzi ninduen. Zortzi urte oean gaxorik omen zeramazkien On Xabierek, eta bein baiņo geiagotan nere bixitaren zai egon omen zen. Itzez itz auxe duzu gutunak diona: Ģ...echándole en falta y con mucha pena de no conocerle personalmente, siempre esperaba en este rincon baztanes la sorpresa de su visita...ģ Au irakurri eta sentitu nuen arrenkura eta naigabea ez dut kontatzeko bearrik. Itz oriek argi salatzen baidute nere axolagabekeria. Baņan nere errua, pitin bat beintzat, garbitzeko, esateko bearran nago, alegia, iņoiz ez dutala jakin On Xabieren osasuneza, ez nenkiela ezer aren gaxoaldi luzeaz. Jakingo banu, lagunen batek edo jakinaraziko banindu, bein ez baņa sarri joango nintzan arengana, ordu batzuek bere ondoan igarotzera. Guk, osasuna dugunok, edo badugula uste dugunok, ez genituke aaztu bear bazterturik dauden gure lagunak. Baņan osasunak edo osasun usteak biotza gogortzen digute, berekoiak egiten gaituzte, eta eguneroko zeregin eta kezkak soilki ditugu nagusi gere baitan. Xabier Lazkoz, nere adiskide ezezagun ori! Orain zure irudia, argazki bat, nerekin daramat beti, biotz ondoan. Berrogei ta lau azken urte auetan zigatarren artzai ona izan zera. Gorputzen aula izan da ere, zure gogoak, On Xabier, ez du atsedena ezagutu, gorputza itzali arte. Orain bai, orain zure gogoa pake ederrean dago. Zauden erri lilluragarri ortatik begira ezaiozu errukiz eskergabeko oni, eta lagun ezazu, pixka bat bederen.
Zeruko Argia, 1965
Ibar ixillean |