|
Ibar ixillean
ORTEGAREN IRITZI BAT
El Bidasoa-n (num. 825), articulo iracur garri bat azaldu da, La expresion verbal entre los vascos izendatua. Bere eguilleac, J. M. jaunac, Ortegaren iritzi bat aitatzen du:
«Ser vasco es, sin más, una renuncia nativa a la expresión verbal.»
Eta guero, aclarazio eta arguibide bat ipintzen dio:
«Claro que Ortega se refiere a la falta de aptitud del vasco para la expresión verbal en castellano».
Ezaguna nuen Ortegaren esaera ori, baita orren antzeco beste batzuec ere. Bañan beti, esana zegon bezela artzen nuen nic, arguibideric gabe. Ondo al da J. M. jaunac ipiñitaco arguibidea, aleguia, «claro que... en castellano» ori? Ez zait neri gaizki iruditzen, bañan zerbait luzeagoa bear duela uste dut. Aclarazio gabe, badirudi esaera ortan Ortegac ez zekiela ondo zer esan nai zuen. Zubiaurre anaiac gai zuen. Bi anai sorgor, mutuac eta... vascoac. A zer ocasio polita euskeldunei ziria sartzeco! Comparazio borobil bat eguiteco beta egokiagoric...! Eta tentaldian erori zan filosofo arguia. Gure J. M. lagunaren aclaraziokin esaerac pishca bat irabazten du. Bañan oraindic ez da ondo comprenditzen. Berdin esan bait-diteke frances batengatic:
«Ser francés es, sin más, una renuncia nativa a la expresion verbal... en castellano.»
Eta berdin guc esan guenezaken:
«Ser castellano es, sin más, una renuncia nativa a la expresión verbal... en vascuence.»
Goazen Ortegaren esaera ñabar ori poliki astertzera. Badirudi arrazaren acats bat azaltzen duela. «Ser vasco», dio. Euskel odolecoa izan. Beraz, emen jaio diranac, edo euskel odola dutenac, torpe, baldar, thothelac izan bear dira, nai ta naiez, bere pensamentuac mintzabidez adierazteco. Bi clasecoac ditugu vascoac: euskelduna eta erdelduna. Icus dezagun lenena. Ondo dakigu denoc, erderaz gaizki itz eguiten duen euskelduna, euskeraz castelar bat ditekela. Naico berricho badira gurean! Goazen feri batera, edo apostu jocu hatera, edo euskeldunen edozer biltzar batera. Zer marmarra, zer itz jarioa! Ara baserritar aiec soro ertzean, edo atso aiec eliza atadian mingañari pakea eman eziñic. Ez al dezute iñoiz entzun «Basarriren poesia antzeco itzaldi zoragarri orietaco bat? Ori da verba gozoa, ori da izcuntza baten urrezco iturria! Basarriri entzutean, mintzo eder, shamur eta bicain baten jabeac guerala icasten dugu berriro. Eta arrotzen aurrean torpeac bezela azaldu bear...! Don Domingo Aguirre apaizac ondo esplicatzen du bere Garoa-n:
«Atzeca, lotua, itz guchicoa dirudi (euskaldun basechetarrac) ezezagun ta aundikien aurrean; bañan iztuna, edeguia, ausarta da bere ideco adiskidien ondoan.»
Icus dezagun orain vasco erdelduna. Emen ere ondo dakigu denoc gure erdeldun utsac —culturadunac batez ere— castellanoac bezin ondo mintzatzen dirala castellanoz, eta erdel izlari berrichoac erregalatzeco aña baditugula. Zergatic ba, Ortega eta bere kidecoen sententzi estuac? Erri au, Españico beste batzuen antzera, bi izcuntzacoa da, bilingüe, eta erri bilingüe guzietan, emen guertatzen daña guertatzen da: ba dirala iscuntza ofiziala zearo ez dakienak, baita gaizki, erdi-erdi, ondo eta oso ondo dakienak ere. Orrelacoac Cataluñan bertan arki ditezke. Bañan Ortegac ez zien, iñolaz ere, catalanei botaco guri bota ziguna: «Ser catalan.etc., etc.». Ez zan ausartuco. Eta ori zergatic? A, emen dugu corapilio! Catalana latin izcuntza, eta jakitun ta landua, dalaco. Euskera, ordea, al drebres izcuntza da (orientzat), eta atzeratua, gogortua, cultura bideraco balio ez duena. Beraz, sententzi arro arekin Ortegac euskel odolari ez baña euskerari berari azcona jaurtiki ziola ematen du. Eta ipiñi lezaioken arguibide egokiena aushe da nere ustean:
«Ser vasco (vasco-parlante, vivir en ambiente de habla vascongada), es, sin más, una renuncia nativa a la expresión verbal».
Ez dugu aztu bear, Ortegac ori escribitu zunean, euskera besteric ez zala entzuten gure erri chiqui eta coscorretan. Garai artan Ortega Zumayan veraneatzen zan. «La tierra del bai» deitu zion bein gure provintziari. Ortegarentzat, «ser vasco» eta euskeraz itz eguitea gauza bera zan. Orduan gende humilla ez ezic, jauncho, aundiki eta denac, euskeldunac ziran.
El Bidasoa, 1961
Oarra. Emen erabillitako ortografiaz Aintzin-solasean itz egiten dut.
Ibar ixillean |