|
Ibar ixillean
UDAZKENA, AGUR
Udazkena estaltzen ari da arrats gorri baten antzera
otoi-lorez apaindurik Aldiontzia artu du
mendi eta ondartza ahaztuak egiten diote agur
urrezko kardinalak bere omenez erriko basoak piztu
bai ona dela Udazken Negua azpiratu dueņa sei eta iru tantoz
baņan ez alaitu geiegi Neguak erosi baitu aurrelari Finlandiko joan zaigu Udazken oraindik urrundik dakusket
egitaz pena emaien didate zer egin eztakien egoaizeak
ta otzez dardarka dagoen aquarella margul orrek
ta plazan jostatu eziņik geldi dan arratsaldeak ta arropa garbia sekatzen balkoietikan zintzilik jartzen dituen eguzkiak
ta arkupetan txistuka dan lengo txistulari aren basoroimen zurbillak
ta aparkatzen ezin duen izartxo aberiatuak
bidea galdu baitu izkutuko inda ahaztu ene esku elurtuaz Udazkenaren zantzu-lerroa erakutsi nion
1959
Ibar ixillean |