|
Ibar ixillean
ARANTZAZU ERREKETA
1834 garren urtean gaude. Agostuak emezortzian. Arantzazuko bide biurri eta aldapatsuetatik gudari talde bat igotzen da. Eun liberalak dira, denak gipuzkoarrak, mikelete peseteros orietakoak. Taldearen buruan komandante Anselmo de Iņurrigarro dijoa, zaldi baten gaņean. lllunabarra. Beltza zerua. Aizkorri aldetik trumoi orroak. Komentuko atadian aita nagusia eta beste pralleak daude, soldaduen zai. Bein ara allegatuta, komandanteak troparentzako afaria eskatzen dio aita nagusiari. —Bai jauna —pralleak— oraintxe antolatuko dugu afaria danentzat. Eta zu ta ofizialak, nai badezute, atozte barnera gurekin afaltzera. Komentuko jantokian pralle ta ofizialak eseritzen dira. Iņurrigarro, aita nagusiaren ondoan. —Jakingo duzute, noski —dio militarrak— gure Norteko gerraburuzagia, Markes de Rodil jauna, Oņatin dagola. —Bai. —Karlistak Oņatitik bota ditugu eta orain orien atzetik gabiltz. Seguran omen da don Carlos, eta Zumalakarregi Naparran. Batalla ikaragarri bat somatzen dala-ta, Rodilek onera biali gaitu, paraje abetatik etsaia sar ez dadin. Leku auek, beraz, gordetzera etorri gaituzu. Emen pasako dugu gaba, eta biar, egunsentiakin, Urbia aldera joango gera. Soldaduok gipuzkoarrak dituzu, aita, euskaldunak, jende ona. Ez beldur izan. —Ez naiz beldur, komandante. Baņan... egia esateko, zuen ustegabeko etorriak susmo txarra eman dit lenbizikan. Orain zure itzok entzun ezkero lasatu naiz pixka bat. Arantzazuko Andre Mari maitia! Anai arteko gerra anker au laister bukatuko al da! Aita nagusiak —eta berekin pralle guziak— Carlos aldekoak izan arren, alegiņak egiten ditu liberalak kontentu izateko. Ez da bere gustoko jendea, baņan tira! biaramonean alde egingo dutelakoan, etsi egiten da. Afari ostean, edariaz ausarturik edo, ofizialak asten dira kanta naskagarriak kantari. Kanpoko soldauak ere ez daude ixillik, ardoa ugari dute ta. Gabeko amarretan Iņurrigarrok bere ofizialak bialtzen ditu tropa biltzeko. Bera ere ateratzen da komentutik. Amaikak aldian, aita nagusiari aparte deitzen dio. —Orra, aita. Orain egia esan bear dizut. Gogorra da baņan... Arantzazu erretzera etorri gera; auxe baita Rodilek agindua. Eta gero beregana eraman bear zaitutet. Beraz, biar goizean pralle guziak gurekin jetxi bear... —Zer diozu? Arantzazu erre! Eroak al zaudete? Zer kalte egin dio Arantzazuk Markes orri? Zer du jaun orrek gure Amaren kontra? —Eztakit... nik eztakit ezer. Baņan... pralleen kontu batzuek adituak ditut. Carlos zaleak zeratela diote, eta orren alde lan egiten duzutela... —Ez, ezta egia ori! Guk relijioko gauzak besterik... —Poliki, aita, poliki. Esaidazu: eliza onen k anpaiak non dituzute? Ez baidut oraindik entzun orien soņu alaigarria... Aita nagusia ixiltzen da. Kanpaiak, kaņoiak egiteko, karlistak Naparrara eramanak dira. —Gaņera— berriz komandanteak— Oņatiko karlistek gure soldaduak preso dituzte San Elias koban, Arantzazuko bideak konpontzen eta. Egite itxusi orren truke eta oņatiarrak zigortzeko... —Oņatiarrak zigortzeko... bai. Orain konturatzen naiz Markes orren asmoaz: oņatiarrak samindu nai ditu, kontra dituelako. Baņan txarkeri orrekin ez ditu Markesak oņatiarrak bakarrik saminduko, ez; gipuzkoar eta euskaldun guztiak baizik. Eta zuek, gipuzkoarrok, euskaldunok, beteko al dezute olako gaiztokeria? —Gipuzkoarra naiz, baņan baita militarra ere. Agindu didatena kunplitu bear dut. Gabeko ordu batean, erreketa asteko ezaugarri bezela, tiro bat entzuten da goialde artan. Eliza, komentua, ostatuak, etxadi osoa, erregarriz bustita, denari su ematen diote soldaduak. Santutegitik gar izugarriak igotzen dira zeruruntz. Goizeko lautan, Ama Birjiņaren irudia bizkarrean eramanez, Oņatiko bidea artzen dute pralleek. Oņatin aita nagusia Rodilen aurrean presentatzen da. Onek utikan egiten dio. Liberalak Oņatitik Vitorira biali dituzte pralleak, eta andik Espaņiko egoaldera. Au izan da, itz motxetan, Arantzazuk jaso bear zituenetik errealdi negargarriena. Liburutegi ederra, artxiboak, ertilan bikaņak, Murilloren pintura batzuek, Euskalerriko oroigarri baliotsuak, den-dena galdu zan zoritxarreko gau artan. Liberalen ondorengoa naiz, irakurle. Baņan Rodil eta Iņurrigarro ta bere peseteroak, Arantzazun egindako basakeriaren responsableak, betirako desprezioa merezi dute. Batez ere Rodil anker arek.
Aranzazu, 1968
Ibar ixillean |