|
Ibar ixillean
FLIRT ALTOBUSIAN
Fermin bere errirako altobusian sartu zan eta emakume ezagun baten ondoan eseri. —Kai, Permin? —Ola, Mikela, zer diozu? —Deus ez. Donostira etorri naiz konpratxo batzuk egitera. Eta zuk, zer? —Ba... nik e... zerbait erosi bear nuen Donostian, baņan ez det ezer erosi. Ze arraio! Garestiegiak daude ta... —Garestiegi, zer, Permin? —Ba... erosi nai nuena. —Eta zer da erosi bear zenuena? —Ez dizut esango, orra. Lotsa ematen dit. —Ez esan ba. Ez da gauza garbirik izango. —Gauza garbia ez dala? (erdi farrez). Dendan dauden bitartean beintzat... —Orduan... —Tira! Esango dizut, ez da gauza lotsatzekua. Nik erosi nai nituena ziran... galtsontsillo motxak. Mikela (lertu zorian): —Ja, ja, jai. Eta zeņentzat, Permin? Zuretzat igual. —Aizu, Mikela, ez egin burla neri, e? —Ai ke juerga... Eta ain garestiak al daude ba, zure gusto ori ez betetzeko? —Garestiak? A nobenta y shete piezak. —Jesus, Maria eta Jose. Nere senarra depuntuak olako kutizia izan zuenian... —Eta ori sinplienak, e? Baziran besteak, motx-motxak, lisp o... ez dakit nola deitzen zioten, txiki-txikiak beintzat, eta a siento cuarenta peseta piezak. —Lapurrak mas ke lapurrak. Tenore ontan ez dakigu noraņo allegatuko geran. Baserritar gaxuak. Gero esango dute ke si azak, ke si arraultzak, ke si esnia. A tomar bientos bialiko nituke nik. Nere senarra depuntuak... —Andik zapatak erostera joan naiz. —Ke elegante...! —Bear ditut eta. Baņan ba al dakizu zenbatean merkeenak? —Ez esan, Permin, ez esan. Lo menos... —A doshientas kuarenta parejak. Arrapazan. Eta dena dago igual, dena igual. —Gero lapurrak, kien y baserritarrak. —Ori, ori. Aizu, Mikela, zer ari ziņan esaten zure senarra depuntua edo... —A, bai. Nere senarra depuntua... zerbait esan nai nuen nere Patxi depuntuaz... baņan enaiz akordatzen. Aztu zait, orra. —Eztu inporta. Ez zan gauza aundirik izango. Patxi gizajoa! Nere lagun ona! Gizon leiala, piņa...! —Bien ke. —Ondraua, rektua, zintzua...! —Y tanto. Mas bueno ke pan era akel pobre...! (Altobusa gelditzen da stop batean). Fermin: Lastima! Ardozalegia ere ba zan... Mikela: Ez ainbeste, aizkiria. Larunbatetan bakarrik. Astegunetan mas tente ke un palo te andaba akel. Kobradorea: Libre! (berriz altobusa martxan). Fermin: Bai. Langilleen artean zintzoenetakua genuen ura. Baņan larunbatetan arrapatzen zituen moskorrak... Mikela: Ikaragarriak ziran, bai, ori ezin ukatzekua da. Baņan bere lagunak zuten kulpa. Konpaņeo txarrak zituen, gaiztoak... —Denak ez, Mikela... —Bueno, gutxi batzuk kendu ta... Aizu, zuk ere ederrak arrapatzen zenitun... —Bolara batean bakarrik. Orain ardoatik erretiratua nago... Ba dakizu... —Ke erremedio. Medikuak obligatuta... Zer moduz erreuma? —Nunbait or, nunbait or... Orain inyiziyuak artzen ari naiz. —Alkolak egiten omen ditu kalte oiek guziak. Nere Patxi depuntuari gibela alkolak ondotu omen zion. Nik, zuk bezela, ziaro utziko nuke alkola. Thanto bat ere ez nuke probatuko. —Errazoya duzu. Baņan eguneroko lana bukatu ondoren, zer egingo det, Mikela? Nora joan? Zeņekin itz egin... tabernan ezpada? —Orixe txarra duzute mutilzarrak. Gizona! ezkondu zaitez, oraindik gaztia zera ta... (Altobusa berriz gelditu da. Eta Fermini argi bat piztu zaio burubarruan. Beste gizona dirudi. Mikelari, ordea, gorritu zaizka masallak eta lepo atzea. Begiak lurrari begira ditu). Kobradorea: Zuek, nora? Fermin (arro): Erriko plaza erdiraņo. Zuk pagatu al duzu, Mikela? Mikela (poltsuan billaka):Ez. Fermin: Tira ba, utzi, nik pagatuko dizut. Tori, Joxe, kobra zak (billete aundi bat emanez). Kobradorea: Sueltorik ez al dek? Fermin (arroago): Ez, Ŧdenakŧ lotuak. Kobradorea: Arrayua! Artzak: Shetenta y sinko, kuatro, sinko. Dies, kinse, beinte, beintisinko. Fermin (Mikelari xamur begiraz): Juxto!
Oarso, 1962
Ibar ixillean |